euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

2017a badator! Gogoan hartu Chascomuseko Udalekuaren eta Cañuelasko Dantzarien Topaketaren datak

2016/11/22

2017ko Udalekuaren afixa
2017ko Udalekuaren afixa

PUBLIZITATEA

Hilabete eta egun batzuk falta dira urtea bukatzeko eta Argentinako euskal etxeak hasiak dira dagoeneko 2017rako ekintzak antolatzen. Chascomuseko Udalekua urtarrilaren 3tik 7ra izango da, bertako Zingirako Euskaldunak Euskal Etxea antolatzaile. Izena emateko epea abenduaren 10ean bukatuko da. Beste alde batetik, Aberri Eguna ospatzeko Cañuelasko Denak Bat-ek antolatzen duen Dantzarien Topaketa apirilaren 8 eta 9an izango da. Apuntatu datak eta hasi zeu ere 2017ko euskal agenda osatzen!

Chascomus, Argentina. Necocheako Euskal Aste Nazionalean aurreratu zuten chascomustarrek 2017ko Udalekuaren berri. Gonbitea 11 eta 15 urte arteko neska-mutilei dago zuzenduta eta proposamena bost egunatan euskal kulturan murgilduta pasatzea da. Pilota eta herri kirolen eskolak, dantza, musika, sukaldaritza eta euskara tailerrak, eta euskal mitologia ezagutzeko hainbat aktibitate egingo dituzte parte hartzaileek beti ere etxeko begiraleen eskutik. “Aurten gainera, Ondiz Furundarenaren laguntza izango dugu”, jakinarazi digu Zingirako Euskaldunak-eko Paula Berasainek. “Ondiz ikasten dabil hemen, Argentinan, eta urtarrilean Chascomusera etorriko daUdalekuko begirale izateko”.

Udalekua urtarrilaren 3tik 7ra izango eta ostuari dagokionez, ekintzek (ostatua eta otorduak barne) 1.300 pesoko prezioa dute. Antolatzaileek azaldu dute Euskal Etxeak bere gain hartuko duela gastuen zati bat iaz baino azkoz garestiagoa ez izateko. Izena emateko epea abenduaren 10ean bukatuko da eta ordainketa “Banco de la Provincia de Buenos Aires”en egin behar da, kontu honetan:

-Kontu Korrontearen zenbakia: 6942-7322/8
-CUIT: 30665097524
-CBU: 0140331001694200732282

Interesa dutenek udalekuchascomus@hotmail.com helbidera idatzi behar dute. Parte hartzera animatzeko hona hemen iazko Udalekuaren argazki bilduma. Argazkiak ikusi eta gero oso zaila izango da chascomustarren gonbiteari ezetz esatea!."

11. Dantzarien Topaketa

Aberri Eguna dela eta Cañuelasko Denak Bat-ek antolatzen duen Dantzarien Topaketari dagokionez apirilaren 8 eta 9an izango da 2017ann. Jaiaren proposamen nagusiak p

ohikoak izango dira: larunbat arratsaldean egingo da dantzaldia, herriko San Martin Plazan. Jarraian, gaueko 9etan, Euskal Etxean bilduko dira lagunak Daniel ‘Jopo’ Galfredo musikariak animatuko duen erromerian parte hartzeko. Igandeko azken agur bazkaria, azkenik, Nekazaritza Elkartean izango da, euskal etxe guztietako ordezkaritzak lagun.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia