euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

2017 Argentinar Euskal Asteko Kronika (IV): dantzaldiaren amaieran, Arin Arin, milonga eta rumbaren arteko fusioa

2017/11/16

2017ko Euskal Dantzaldiaren amaiera
2017ko Euskal Dantzaldiaren amaiera

PUBLIZITATEA

Hogeita hamar dantza talde oholtzagaineratu ziren joan den larunbatean 2017ko San Nicolaseko Euskal Aste Nazionaleko Gaualdia. Baina ez ziren guztiak euskal kolektibitatekoak; izan ere, Kataluniarekiko adiskidetasuna adierazteko, La Platako Kataluniar Etxeko dantzariak gonbidatu zituzten antolatzaileek Euskal Asteko dantza emanaldi nagusiko parte izateko. Lehenengo parte tradizionalagoaren ondotik, ikuskizunaren bigarren zatian koreografia modernoagoak aurkeztu zituzten taldeek.

San Nicolas, Argentina. Argentina osoko dantzariak eta Txileko talde gonbidatua aritu dira aurten Euskal Asteko dantza erakusketa nagusian. Aitor Alava koordinatzaile, bi zatitan antolatu zen ikuskizuna. Lehenengo blokean dantza tradizionalagoak taularatu zituzten taldeek; bigarrenean, berriz, taldeek pauso tradizionaletan oinarritutako koreografia modernoagoak eskaini zituzten. Estilo eta jatorri ezberdinak batzeko helburuarekin, Arin Arin, milonga eta rumba nahasten dituen ‘Iratxoak Munduan’ aurkeztu zuen talde anfitrioiak Pergaminoko Lagun Onak Euskal Etxeko eta Buenos Airesko Ekin Dantzari Taldeko lagunekin.

Aipatzeko nobedade izan ziren, beraz, larunbateko emanaldian bere debuta egin zuela Txilek Euskal Aste Nazionaleko Dantzaldian. Santiagoko Euzko Etxeko dantzariak ‘Hator Hator’ dantzarekin iritsi ziren lehen aldiz Andeen isurialde honetako Euskal Astera. Eta ezohiko beste partaidetza; antolatzaileek gonbidaturik, La Platako Herrialde Katalanetako Etxea oholtzara igo baitzen, ‘estelada’ edo izarduna lagun dantzatuz.

Hona larunbateko Dantza Emanaldiaren bigarren zatiko Argazki Galeria:


Argazki galeria



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia