euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

2016ko unerik gogoangarrienak: Utahko euskaldun bat Everest-en, ezkontza proposamenak, Reala eta Eibar Estatu Batuetan...

2016/12/20

Maiatzean Brian Osoro Utahko Euskal Etxeko kidea, Everesten gailurrera heldu zen (argazkia B.Osoro)
Maiatzean Brian Osoro Utahko Euskal Etxeko kidea, Everesten gailurrera heldu zen (argazkia B.Osoro)

PUBLIZITATEA

Urtea joan zaigu eta, egutegiko orriekin batera, ehundaka artikulu eta argazki pasa dira gure esku artetik; zuei, mundu zabaleko euskaldunei, helarazten saiatu garen istorioak. 2016an zehar milaka irudi eta bizipen gelditu zaizkigu buruan grabatuta, urteari errepasoa eginez, horietako batzuk bildu ditugu hemen. Jarraian doana gure aukeraketa baino ez da, beste irudi eta une gogoangarri badira. Ikusmiratu gure argazki galeria eta proposatu zeureak!

Donostia-San Sebastián. EuskalKultura.com-etik urteko irudi gogoangarri, eder, esanguratsu edo besterik gabe deigarri batzuk aukeratu ditugu jarraian, urteari errepasoa egiteko. 

Dakizuenez, urtean zehar argitaratutako irudiak gure argazki galerian gelditzen dira gordeta, eta han Diasporako euskaldunentzako artxibo grafiko apal --baina zabal-- bat osatzea da gure asmoa, apurka-apurka, zuen laguntzarekin. Galeria horretan ikusmira egiteko gonbitea luzatu nahi dizuegu: atsegin dituzuen argazkiei "like" eman, urte hasierako ekitalde eder hartako argazkia lagunen bati bidali, zure euskal etxeak edo elkarteak urtean zehar egin duenaren argazki errepasoa egin... Zuena da aukera eta zuena da galeria ere! Aurrera!

Zein da zure ustez argazkirik onena? Egiozu "like"! 


Argazki galeria



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia