2016ko Necocheako Aste Nazionala bukatuta, San Nicolasera begira hasi da diaspora euskal argentinarra
2016/11/18
Igandeko plazako dantzetan, ikurrina zabalduta
PUBLIZITATEA
Asteburu ederra pasa zuten orain astebete Necocheara bertaratu ziren lagunak… alabaina igande arratsaldea ‘azken agurren' momentua izan zen, etxera bueltatzeko tenorea; gogo gutxirekin agian, baina datorren urteko azaroaren 10etik 12ra San Nicolasen berriro elkartzeko asmoarekin (gogoan hartu datak). EuskalKultura.com-eko gaurko artikuluan, 2016ko Euskal Aste Nazionaleko kronika sortako azken alea.
Necochea, Argentina. San Nicolaseko Euskal Etxeak hartu dio lekukoa Necocheako Euzko Etxeari 2017ko Euskal Astea antolatzeko. “Badakigu lan handia ekarriko digula baina ausartak gara”, esaten diote euren buruari datorren urteko jaiko anfitrioiek. 2017ko Euskal Astea azaroaren 10, 11 eta 12an izango da Buenos Aires probintziako San Nicolas hirian (sartu ditzakezu datak agendan).
Bitartean, Necochean pasatutakoa bizi-bizirik dago oraindik gure memorian; igande goizean, meza, lore eskaintza Gernikako Arbolaren kimuaren aurrean eta plazako dantzak egin ziren. Bazkarian, agintarien azken agur hitzen momentua izan zen eta, ordezkaritzen arteko opariak trukatzeaz gain, 2017ko Argentinako euskara klaseak iragartzeko erabiliko den kartel irabazlea jakinarazi zen. Egileak, Coronel Pringlesko Eusko Biltzar Euskal Etxeko Juanita Zubizarreta irakaslea eta bere ikasleak. Zorionak!
Lore uztaiak eta Arku mistoak (bideoak EuskalKultura.com)
San Migel dantza (bideoak EuskalKultura.com)
Bi klasiko, chacarera argentinarra eta euskal fandangoa (bideoak EuskalKultura.com)