euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

2015eko ‘Buenos Airesek Euskal Herria ospagai’: maiatzaren 10an egingo den jai erraldoiaren egitaraua

2015/04/14

2012ko ‘Buenos Airesek Euskal Herria ospagai’ jaialdiaren irudia (argazkia L. Nobile)
2012ko ‘Buenos Airesek Euskal Herria ospagai’ jaialdiaren irudia (argazkia L. Nobile)

PUBLIZITATEA

Hilabete eskas falta da ‘Buenos Aires Celebra al País Vasco’ delako festa erraldoirako eta oraindik xehetasun batzuk zehaztea falta bada ere, Laurak Bat euskal etxetik behin behineko programa jakinarazi diote EuskalKultura.com-i. Egitaraua zabala eta anitza izango da eta baieztatuta dauden ikuskizunen artean Maral eta Ixilik taldeen kontzertuak, Danborrada, Itziar Aguirre eta Takehiro Ohno sukaldarien klase magistrala dantza emanaldia aipa daitezke, hainbat stand, aurkezpen eta erakustaldirekin batera.

Buenos Aires, Argentina. Buenos Airesko Udalaren babesean egiten den ‘Buenos Aires Celebra’ jaialdiak Argentinako hiriburuan bizi diren atzerriko gizataldeak omentzea du helburu nagusi. Omenaldi honetan, gainera, euren kultur adierazpenak erakutsi eta zabaltzeko aukera dute taldeek, hiriko leku esanguratsuenetako bat den Mayo Etorbidean.

Buenos Aireskoak ez ezik, Argentinako euskal kolektibitateak ere gogor eusten dio jarduera eta helburu honi eta aurreko edizioetan bezala 2015ekoan ere herrialde osoko euskal etxe eta euskal elkarteak bilduko dira "Euskal Herria ospatzera". Hitzordua maiatzaren 10ean izango da, eguerdiko 12etatik aurrera, eta elkargunea Mayo etorbidea, Cabildo-aren parean.

Euskal etxe antolatzailea den Laurak Bat helarazi digun behin-behineko programaren arabera, hauexek dira orain arte baieztatuta dauden partaide eta ekintzak. Parte hartu nahi baduzu, eta zerrenda honetan ez bazaude, jarri kontaktuan secretaria@laurakbat.com.ar helbidean:

Partaide izango diren dantza taldeak

Cañuelaseko Denak Bat
Chascomuseko Zingirako Euskaldunak
Buenos Airesko Euskal Echea Eskola (Lavallol)
Buenos Airesko Euskal Echea Eskola (Sarandi)
Buenos Airesko Eusketxe - Ekin Dantzari Taldea
Buenos Aireseko Laurak Bat
Buenos Airesko Euskaltzaleak 
General Rodriguezeko Eusko Aterpea
General Las Herasko Zazpirak Bat 
J. C. Pazeko Toki Eder
La Platako Euzko Etxea
Lomas de Zamorako Denak Bat
Maipuko Anaitasuna
Chacabucoko Guillermo Larregui
Arrecifesko Euskaldunak Denak Bat
Rosarioko Zazpirak Bat
Villa Mariako Euzko Etxea

Talde hauen emanaldiez aparte, gonbitea luzatzen zaie dantzari, dantzari ohi eta animatzen diren ikusle guztiei egitarau barruan egingo diren Plaza Dantzetan parte hartzera.

Stand gastronomiko eta kulturalak

San Nicolaseko Euskal Etxea
Buenos Airesko Iparraldeko Euskal Etxea
Buenos Airesko Laurak Bat
Buenos Airesko Euskaltzaleak
Lomas de Zamorako Denak Bat

Standak: landuko diren gaiak

Argitalpenak
Kirolak
Hezkuntza
Genealogia
Eskulanak
Umezaintza gunea
Euskal argazkia
Ibiltaria: erreportajeak, irudiak

Ikuskizunak eta beste proposamen kultural batzuk

-Lagun Onak Abesbatza
-Ixilik, Laurak Bat-eko Musika Taldea
-Maral Taldea, ‘Bazkalosteko abestiak’ disko berriaren aurkezpena
-Gure Esku Dago dinamikaren “Erabakia Ehuntzen” aktibitatearen aurkezpena
-Herri Kirolak, Gral. Las Heraseko Zazpirak Bat-eko kideen eskutik
-Danborrada
-Euskal sukaldaritza klasea, Itziar Agirre eta Takehiro Ohno chef-en ardurapean. Menua: euskal pintxoak
-Argentinan Euskaraz programaren 25. Urteurrena: euskara zabaltzeko aktibitateak
-Euskadiren Argentina-Mercosur-erako Ordezkaritza
-FEVA



Komentarioak

  • Info gehigarria

    Hemen Laurakbat-i buruzko informazio gehigarria aurkitu dut: <a href="http://laurakbat.com.ar/index.php" rel="dofollow">informazioa</a>

    Endika, 2015/04/14 10:14

« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia