Urtean zehar elkarrekin buruz buru lan egiten duten euskal etxeetako lagunak urte zaharrari ‘agur’ esateko ere biltzen dira. Laster udako atseden garaia hasiko da Argentinan baina hori baino lehen badoan 2015 urtea behar bezala agurtzen ari dira euskal argentinarrak: ospatuz, euskal tradizioari eutsiz eta datorren urtean kulturaren alde lan egiten jarraituko dutela adieraziz.
Buenos Aires, Argentina. 2015a atzean gero eta zaharrago geratuz doa, eta urtean zehar bizi izandakoa gogoratzeko eta urte berriaren omenez topa egiteko, mota askotako ekintzak ari dira antolatzen egunotan Argentinako euskal etxeak; batzuetan, egoitzan bertan biltzen dira betiko lagunekin ospatzeko; beste batzuetan, kalera ateratzen da euskal gizataldea tradizioak komunitatearekin partekatzera. Nolanahi ere, Diasporan Euskal Herriarekiko dagoen engaiamendua eta maitasuna izan da, berriro ere, ospakizunen mezua. Hona argazki kronikatxo bat.