euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

2015 Euskal Argentinar Aste Nazionala: Macachingo Euzko Alkartasuna-k jaiaren programa kaleratu du

2015/09/28

2015eko Euskal Aste Nazionalaren logotipoa
2015eko Euskal Aste Nazionalaren logotipoa

PUBLIZITATEA

Urriaren 26an hasiko da Argentinako euskal diasporaren jai handa, La Pampako Macachin herrian eta bertako Euzko Alkartasuna euskal etxeak antolaturik. Urtero bezala, ordea, programaren ekintza nagusiak, asteburuan zehar izango dira, tartean Abesbatzen Topaketa, Maral taldearen kontzertua, FEVAren bilera, dantza emanaldien gala, hitzaldiak, gastronomia tailerrak eta musika eta festa ekitaldiak. Eusko Jaurlaritzaren izenean bertarako dira Macachinera Marian Elorza, Sara Pagola, Asier Vallejo eta Andoni Martin.

Macachin, Argentina. Hilabete eskas falta da Argentinako Euskal Aste Nazionalerako eta anfitrioiak eta oro har macachindar guztiak irrikan daude eguna noiz iritsiko, lan handia egiten, txupinazoa botatzeko momentuan dena prest egon dadin. Egitarauari dagokionez, astelehen eta astearteko aktibitate pare bat salbu, guztia itxita daukate antolatzaileek. Hona ekintzen programa egunez egun:

Astelehena, urriaren 26a

-‘Euskara Argentinan. Euskararen pausoen atzetik’ erakusketa, Argentinan Euskaraz programaren 25. urteurrenaren baitan

Asteazkena, urriaren 28a

-17etan, Euskal Jantzi tipikoei buruzko hitzaldia. Lekua, Kultur Gela
-18etan, Omenaldia euskal etxeko jostunei. Lekua, Euzko Alkartasuna Hoteleko Jatetxea
-21:30etan, lagunen arteko afaria. Lekua, Parrilla

Osteguna, urriaren 29a

-8:30etatik 5etara, Magdalena Mignabururen ‘Gure Arropa’ erakusketa. Eskoletako ikasleen bisita. Lekua, Kultur Gela
-17etan, Sukaldaritza Tailerra, Arantza Soraluceren eskutik. Lekua, Euzko Alkartasuna Hotela
-20etan, Euskal Zinea Carlos Gabilondorekin. Lekua, Kultur Gela
-22etan, lagunen arteko afaria. Lekua, Parrilla

Ostirala, urriaren 30a

-7etan, ‘Jaiaren Izeba’ (sic) izeneko ibilbidea hirian zehar, euskal musiken errtitmopean
-8etatik 11:30etara, ordezkaritzen harrera eta gosaria. Lekua, Parrilla eta Sukaldea.
-13etan, Bazkaria. Lekua, Macachin Kluba.
-15etan, Hondartzako Boleibola dantzariekin. Lekua, Polikiroldegia. Txangoa: Salinas Grandesera.
-18etan, Mikel Ezkerroren hitzaldia. Lekua, Kultur Gela
-19etan, Eusko Jaurlaritzaren agintarien harrera: Marian Elorza, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia, Asier Vallejo, Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendaria, Sara Pagola, Argentina-Mercosur-erako Euskadiren ordezkaria, Andoni Martin teknikaria eta Buenos Aireseko Ordezkaritzako Joseba Bergaretxe partaide. Alkatearen bisita, plaka oroigarriak eta banderak. Lekua, Independentzia Plaza
-20etan, 2015eko Euskal Aste Nazionalaren hasiera: txupinazoa. Lekua, Parodi kalea, euskal etxearen aurrean.
-20:30etan, Abesbatzen Topaketa. Lekua, Kultur Gela
-22:30etan, Afaria. Lekua, Macachin Kluba
-23:30etan, Erromeria, Maral taldearen kontzertua. Lekua, Kiroldegia.

Larunbata, urriaren 31a

-8etatik 11:30etara, ordezkaritzen harrera eta gosaria. Lekua, Parrilla eta Sukaldea.
-10etan, Mondragon taldeko enpresari bilera. Lekua, Kultur Gela. FEVAren bilera. Lekua, Atreuco Aretoa.
-11etan, Dantza taldeen zuzendarien bilera. Lekua, Taberna.
-12:30etan, bazkaria. Lekua, Macachin Kluba.
-15etan, “Destreza Criollas”. Lekua, hipodromoa.
-17:30etan, Umeen Banda, Danborrada, kalejira. Lekua, Parodi kalea, euskal etxearen aurrean
-19:30etan, Dantzaldia. Macachin Kluba
-23etan, Afaria (dantzariak, kiroldegian; laguntzaileak, 220 zenbakiko eskolan). Erromeria. Lekua, Kiroldegia.

Igandea, azaroaren 1a

-9etan, Gosaria. Lekua, Sukaldean eta Eskola
-10:30etan, Meza (Lekua, baieztatzeke)
-11etan, Harri-jasotzailea. Lekua, Independentzia Plaza
-11:30etan, Plaza Dantzak. Lekua, Independentzia Plaza
-13:30etan, Bazkaria. Lekua, Macachin Kluba
-15:30etan, 2015eko Euskal Astearen amaiera. Lekua, Parodi kalea, euskal etxearen aurrean.

Euskal etxearen instalazioak (Kultur gela, jatetxea, sukaldea, kiroldegia eta parrilla) Parodi kaleko 340. zenbakian daude.

Euskal Asteari informazio gehiago eskuratzeko, hauexek dira komunikatzeko bideak:



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia