Euzko Etxearen 70. urteurrenaren baitan ospatutako Euskal Astearen kronikaren bukaerara iristen ari gara eta horrekin batera jaiaren EuskalKulkutura.com-eko irudi bilduma ere badoa osatuz. Atzoko kronikari jarraituz, hona dantzaldiaren bigarren zatia.
La Plata, Argentina. Atseden txiki bat bukatutakoan, dantzaldiaren bigarren zatiari hasiera eman zioten Argentina eta Uruguaiko dantzariek. Ilundu bitartean, beste hamabost koreografia ikusi ahal izan ziren Atenas klubeko tauletan. Behin dantza erakusketa amaituta, ordu txikiak arte luzatu zen jaia euskal etxean.