Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritzak aditzera eman du 2014ko urteari dagokion euskal etxeei eta federazioei zuzendutako diru-laguntzen deialdiaren esleipenaren emaitza. Laguntza deialdiak 704.997 euro eman ditu IV. kapituluan (ekintzak eta jarduera); eta 40.000 euro VII. kapituluan (azpiegiturak). Guztira, 82 etxek jaso dute laguntza. Jarraian, berehala HEAAn argitaratuko den onuradunen zerrenda.
Vitoria-Gasteiz. Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritzak euskal etxeentzako diru-laguntza deialdia esleitu eta aditzera eman du. Orotara, esan bezala, 82 euskal etxek jaso dute laguntza.
Laguntzak herrialdeka honela banatu dira: IV. kapituluan laguntza jaso duten elkarteak 18 herrialdekoak dira (Alemania, Ameriketako Estatu Batuak, Argentina, Australia, Belgika, Brasil, Espainia, Frantzia, Italia, Kanada, Kolonbia, Kuba, Mexiko, Peru, Txile, Txina, Uruguai eta Venezuela), eta 4 herrialdekoak VII. kapituluan laguntza izango dutenak (Argentina, Kanada, Mexiko eta Uruguai).
Zerrenda oso ikusteko, jo hona.