Argentina eta Mercosurreko euskal etxe guztiak bisitatzeko helburuari jarraituz, zortzi herritako euskal gizataldeen ordezkariekin bildu da Euskadiren Argentina eta Mercosur-erako ordezkari Sara Pagola Argentinako Entre Rios probintzian eta Uruguain egindako bere azken bidaian. Guztira, 1.300 kilometro egin ditu, eta bisitatu ditu: Argentinako Concepción del Uruguay eta Concordiako euskal etxe eta gizataldeak; eta Uruguain, Salto, Trinidad, Carmelo, San Jose, Juan Lacaze eta Rosariokoak.
Buenos Aires, Argentina. Ordezkaritzatik EuskalKultura.com-i jakinarazi zaionez, sei eguneko luzera izan duen bidaia izan da Sara Pagola ordezkariak, Mariana Satostegui lagun, Uruguai ibaiko bi kostaldeetako euskal gizataldeekin biltzeko egin duena.
2014. urteko bidai-egitaraua ixteko biran, zortzi euskal etxe bisitatu ditu euskal mandatariak. Datorren urteari begira, eta nahiz eta datak oraindik zehazteke egon, bidaiekin jarraitzeko asmoa agertu du du Pagolak, Argentina eta Mercosurreko euskal erakunde guztiak bertatik bertara bisitatu eta, horrekin, euskal etxeetako partaideek egiten duten lana sostengatzeko bere helburua betetzeko. Honek, Argentina, Uruguai, Brasil, Paraguai eta Venezuelako euskal etxe eta federazioak nahi du esan.
Hona azaroaren azken astean egindako bidaiari buruzko argazki kronika: