euskal diaspora eta kultura
2012/12/27
PUBLIZITATEA
Buenos Aires, Argentina. 2009an jaio eta Euskal Echea erakundearen babesa duen proiektua bere bosgarren ediziora helduko da hastear dagoen datorren urte honetan. Proposamenak xede argiak ditu. Alde batetik, euskal kultura hedatu, ezagutarazi eta biderkatzea. Izan ere, ikastaroetan parte hartzen duen bakoitzak hor ikasitakoa irakatsi edo transmititu dezake bere euskal etxean edo bere inguruan.
Beste alde batetik, eta kultura zabaltzeaz gain, maila akademiko batera eraman nahi dute Udako Unibertsitateko antolatzaileek euren ikastaroa. Hori dela eta kurtsoa gainditzeko idazlan bat egin behar dute akreditazioa jasotzeko interesa duten pertsonek.
2013ko programari dagokionez, bi astez luzatuko da eta modalitatea beti bezala, aurrez aurrekoa izango da. Klaseak Sarandi kaleko 735. zenbakian burutuko dira eta urtero legez, bisita berezi bat egingo da Euskal Echearen Llavallolgo egoitzara. Bertan bisitari eta antolatzaileek bazkaria partekatuko dute. Datorren urteko programaren baitan, bi mintegi eskainiko zaizkie ikasleei: lehenengo astekoa, euskal zineari buruzkoa; bigarren astekoa, berriz, gaur egungo Euskal Herriko ekonomiaz. Biak arratsaldeko 6etatik 8etara izango dira.
Ikastaroa bukatutakoan, agiriak eta diplomak banatuko dira. 2013ko Udako Euskal Unibertsitatean parte hartzeko izena emateko epea otsailaren 1etik 8ra egongo da irekita eta prezioa 200 pesokoa izango da, Llavallolgo Euskal Echea-ra bisita eta bertan ospatuko den bazkaria barne. Inskripzioa gauzatu edo informazio gehiago eskatzeko universidadvascadeverano@gmail.com helbidera behar da idatzi. Bukatzeko, proiektuaren arduradunek adierazten dute ez dela beharrezkoa aldez aurreko ezaguerarik izatea, baina, EuskalKultura.com-i aitortu diotenez, “komeni da irakurri, ikasi eta konpartitzeko gustua izatea”.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus