euskal diaspora eta kultura
2012/12/13
PUBLIZITATEA
Vitoria-Gasteiz. Euskal etxeetako arduradun eta kudeatzaileei laguntzeko asmoz, Euskal Herritar eta Gizataldeentzako Zuzendaritzak sarean jarri du 2013ko euskal etxeentzako dirulaguntza deialdiaren edukia. Ofizialki deialdia abenduaren 21ean da argitaratzekoa EHAAn eta orduantxe sartuko da indarrean eta irekiko da eskabideak bidaltzeko epea. Hala ere, eta Jaurlaritzatik azaldu dutenez, orain aurreratzen den informazio honi esker horretarako behar diren datuak eta dokumentuak biltzen has daitezke Diasporako elkarteak.
Aurtengo deialdiaren zuzkidura 1.234.667 eurotakoa izango da. Horietatik 934.667 euro V. kapitulurako (Ekintzak eta jarduera) izango dira; eta 300.000 euro VII. kapitulurako (Azpiegiturak).
-Deialdiaren edukiak ikusteko, jo hona
-Ebazpena eta eskabideak aurkezteko inprimakiak, hemen
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus