euskal diaspora eta kultura
2013/09/02
PUBLIZITATEA
Villa María, Argentina. Argentinako euskal etxeen aurtengo festa handia Cordoba probintziako Villa Marian izango da, azaroaren 8tik 10era bere txanpa garrantzitsuenean. Antolatzaile den hiriko Euzko Etxea-tik adierazi zaigunez, euskal etxea bera ez ezik, udaletxea, hiriko unibertsitateak eta prentsa ere ari dira buruz buru ahalik eta egoki eta arrakastatsuen atera dadin.
Aurreko urteetan ez bezala, bertaratzeko asmoa daukatenek kontuan izan beharko dute euskal etxeak salgai jarri dituen voucher-etan hoteleko gauak ez daudela sartuta eta norberak behar duela, beraz, eginlotarako erreserbak. Hori kenduta, eta egun kopuruaren arabera, prezioak hauexek dira:
Ostiral, larunbat eta iganderako voucher-a:
-Dantzari eta euskara ikasleentzat: 620 peso (5 otordu
eta 2 erromeria barne)
-Laguntzaileentzat: $ 700 (5 otordu eta 2 erromeria barne)
Larunbat eta iganderako voucher-a
-Dantzari eta Euskara ikasleentzat: $ 470 (3 otordu
y erromeria bat)
-Laguntzaileentzat: $ 500 (3 otordu y erromeria bat)
Voucher-ik hartzen ez dutenentzat hauek dira prezio solteak:
-Ostiral eta larunbateko bazkariak: 100 peso bakoitza
-Ostiral eta larunbateko afariak eta erromeriak: $200
bakoitza
-Ostiral eta larunbateko erromeriak: $40
bakoitza
-Igandeko Agur Bazkaria: $200
Erreserbak egiteko, urriaren 10a arte vaucher-en prezioaren %30a sartu behar da Villa Mariako Credicoop Banketxearen kontu honetan:
-Cta. Cte.: 191.112.597804.1
-CBU: 19101127
55011259780414
Partaide den euskal etxe edo bidaiari bakoitzak hotel erreserbak berez kabuz egin beharko ditu ere, hala eskatzen duenari Villa Mariako hotel informazioa eskuratuko zaio cvascovm@gmail.com helbidera idatziz geroz
EUSKAL ASTEAREN EGITARAUA
Hona 2013ko Villa Mariako Euskal Argentinar Aste Nazionalaren behin-behineko egitaraua, oraindik falta diren bi hilabetetan aldaketaren bat gerta badaiteke ere. Azaroko lehenengo astean inauguratuko da hirira Gernika 75. Urteurrenari buruzko Erakusketa; aste osoan egongo da ikusgai euskal etxean egoitzan. Ekintza nagusiak ostiralean hasiko dira ordezkaritzen harrerarekin eta igandean bukatuko dira ohiko oturuntzarekin. Hona egitaraua:
Ostirala, azaroaren 8a:
-9:00etatik 5:00etara, Hego Amerika eta Karibeko Euskal Gizataldeen Eskualde Biltzarra, bertaratuko direla Jaurlaritzaren izenean Buenos Airestik Argentina-Mercosurrerako Euskadiren Ordezkari Sara Pagola eta, Gasteizetik etorria, Jaurlaritzako Kanpoko Euskal Komunitateentzako Zuzendari Asier Vallejo
-5:30etatik 7:00etara, ‘Estatu gabeko nazioak’ hitzaldia,
Cesar Arrondo hizlari
-8:30etan, Abesbatzen Bilkura
-9:30etan, Afaria eta erromeria
Larunbata, azaroaren 9a:
-9:00etan, FEVAren bilera, liburutegien bilera eta
zeremonia-bandera ematea
-Ordu 1ean, Bazkaria. Arratsaldean, jolasaldia
-5:00-6:00etan, Kalejira Udaleko Anfiteatroraino
-20:15, Emanaldi artistikoa Udal Anfiteatroan.
Ondoren, afaria eta erromeria
Igandea, azaroaren 10a:
-Meza
-Euskal dantzak
-Agur bazkaria
Ekintzen egoitzari dagokionez, bazkari, afari eta erromeriak Rivadavia Eskolako Bomarraca Aretoan (Antonio Sobral kaleko 550. zenbakian) burutuko dira. Emanaldi artistikoa, berriz, Udal Anfiteatroan; igandeko meza eta dantzak ibaiertzean, Libertador Jose de San Martin etorbidean, Virgen de la Pompeya haitzuloaren aurrean.
-Informazio gehiago eta, eguneretatzen joan ahala, berritua, erakundearen webgunean: http://centrovascovm.com.ar
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus