euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal Etxeentzako 2012 urteko diru-laguntzak eskatzeko epea ireki da; otsailaren 29 arte

2011/12/21

Necocheako Euskal Etxea, Argentinan
Necocheako Euskal Etxea, Argentinan

PUBLIZITATEA

Gaurko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu du Eusko Jaurlaritzak Euskal Etxeentzako 2012. urteko diru-laguntzen deialdia. Oraingo honetan deialdi honetarako gorde diren diru baliabideak orotara 1.234.667 eurokoak dira. Deialdira biltzen diren programa eta jarduerak 2012 urtean gauzatu beharko dira eta abenduaren 31rako amaitu beharko dira. Eskabideak aurkezteko epea 2012ko otsailaren 29an bukatuko da.

Vitoria-Gasteiz. Eusko Jaurlaritzaren Kanpo Harremanetarako Idazkaritzak gaur bertan argitaratu du EHAAn 2012. urtean euskal etxeei, etxeon federazioei eta konfederazioei emango zaizkien diru-laguntzetara biltzeko deia.

Eskabideak nola eta non aurkeztu

Eskabideak aurkezteko deialdian argitaratutako eranskina erabiliko da. Deialdiaren oinarriak eta eranskina eskuratzeko, jo hona.

Eskabideak helbide honetara zuzendu eta igorriko dira: Eusko Jaurlaritzaren Lehendakaritza, Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusia, Nafarroa kalea, 2, 01007 Vitoria-Gasteiz. Euskadik dituen ordezkaritzetara ere zuzendu eta igorri ahal dira, ordezkaritzak dituzten herrialdeetan. Eskabideak, halaber, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluan ezarritako edozein eratan aurkeztu daitezke, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak emandako idazketaren arabera.

Eskabideak aurkezteko epea 2012ko otsailaren 29an amaituko da.

Ze gastu eta jarduera lagunduko dira

'Ohiko gastuak eta jarduerak antolatzekoak' atalean diruz lagundu ahal izango dira funtzionamendu gastuak eta baita irabazi asmorik gabeko urteko programa eta jarduera zehatzak ere, honako jarduera eremu hauetan: Gazteria, Emakumea, Kanpo irudia eta komunikazioa eta Memoria historikoaren berreskurapena. Euskal etxeen funtzionamendu eta mantentze gastuak diruz lagundu ahal izango dira, baina ezingo dira jarduera gastuak baino handiagoak izan eta esleitutako diru-laguntzaren % 50eko muga dute.

'Azpiegitura eta ekipamendu gastuak' atalean diruz lagundu ahal izango dira euskal etxeetako azpiegitura eta ekipamendu gastuak, honako hauei lehentasuna emanez: Katastrofeek eragindako kalteak konpontzeari; Hesi arkitektonikoak kentzeari; Euskal etxeen egoitza berriak eraikitzeari; Gazteentzako guneak egokitzeari eta Gazteen eta emakumeen jarduerak aurrera eramateko teknologiak sartzeari.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia