euskal diaspora eta kultura
2011/07/19
PUBLIZITATEA
Jose C. Paz, Argentina. Berrogeita bost bat lagun bildu ziren joan den uztailaren 2an Toki Eder-eko areto nagusian Mirta Gorga de Rago soziologoak prestatutako hitzaldia entzuteko. Gorga euskal immigrazioaz mintzatu zen, euskaldunak Argentinara etortzeko arrazoiak garatuz. Horretaz gain, behin Argentinara heldu ondoren zein lanbidetan jardun zuten euskaldunek eta non kokatu ziren azaldu zuen adituak. Amaitzeko, euskal etxeko tabernan txokolate beroa eta gozoak eskaini zizkieten bildutako lagunei.
“Erakundeko kultur koordinatzailea den Lidia Lucia Lechardoyk bideratu zuen Mirta Gorgaren bisita”, adierazi dio Maria Angeles Oñederrak EuskalKultura.com-i. “Lidia euskal etxeko Literatur Tailerraren arduraduna da eta hilean behin ipuinak irakurtzen dizkie herriko ikasleei. Aurtengo elkarretaratze batean Mirta Gorgaren kontu bat aukeratu du Lidiak”, azaldu du euskal etxeko lehendakariak.
Bestalde, euskal erakundearen kultur eskaintzan beste bi hitzaldi antolatuko dira laster. Uztailaren 30ean, hain zuzen, Mikel Ezkerro izango da hizlaria eta “Etxea eta familiak” Buenos Aireseko irakasleak garatuko den gaia. Abuztuaren 20an, berriz, Mariana Fernadez Castelliren txanda izango da eta berarekin euskal mitologian murgilduko dira Toki Eder-eko lagunak.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus