euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

2011ko Gaztemundu eta Euskal Gizataldeen Mundu-Batzarrari buruzko bideoa ezarri dute sarean

2012/03/12

Bideoko lehenengo irudietako bat: Gaztemunduko gazteak Gasteizera programa egitera iritsi zireneko egunean autobusetik jaisten.
Bideoko lehenengo irudietako bat: Gaztemunduko gazteak Gasteizera programa egitera iritsi zireneko egunean autobusetik jaisten.

PUBLIZITATEA

Jaurlaritzako Kanpoan dauden Euskal Herritar eta Gizataldeentzako Zuzendaritzak sarean ezarri du 2011ko Gaztemundu eta Gizataldeen V. Mundu-Batzarra gau harturik errodatu zuen bideoa. Bideoa Mundu-Batzarraren azkeneko egunean proiektatu zen Donostiako Kursaalen eta bi ekimen hauetako iazko edizioko laburpen bat egiten du hamar bat minutuz. Hona irudiok.

Vitoria-Gasteiz. Donostiako Kursaalen 2011ko azaroaren 4an, Mundu-Batzarraren azkeneko ekitaldian lehen aldiz erakutsitako bideo hau joan den astean eman zuten bigarren aldiz, oraingoan Gasteizen, Jaurlaritzako Lehendakariaren Gizataldeetarako Aholku Batzordearen bileraren karietara. Julian Celaya Loyola Kanpoan dauden Euskal Herritar eta Gizataldeentzako zuzendariak aurkezten du bideoa, irudietan Gaztemundu eta Mundu-Batzarraren laburpen moduko bat egiten delarik.

Iraupena: 10 minutu eta 17 segundu



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia