euskal diaspora eta kultura
2011/04/01
PUBLIZITATEA
Necochea, Argentina. Udaletxean, Daniel Molina alkarearekin batera Marisa Coronel Kultura zuzendariak errezibitu zuen euskal ordezkaritza, ordezkaritzako buru Felipe Muguerza EEko lehendakaria, eta berarekin Antonio Alustiza lehendakariordea; Carlos Bilbao eta Horacio Yacomini batzordekideak, eta Joseba Bilbao gazte pilotari eta munduko paleta txapelduna zeudela.
Necocheako Euzko Etxea hautatu zuen FEVAk 2011ko Argentinako Euskal Aste Nazionala antolatzeko, datorren azaroan. Jakina denez, herrialde osoko euskal etxeetako kide eta lagunen biltzaile izan ohi da Euskal Astea, eta ondoko herrialdeetako euskaldun batzuk eta baita Euskal Herriko ordezkaritzarik ere bildu ohi du.
2011ko Euskal Astea, euskal izena duen Necochea hiriak --euskaldun seme zen Mariano Necochea generalari zor dio izena-- 130 urte betetzen dituen urtean izango da, hiriak hori ospatzeko egitaraua antolatu duela. Horrekin batera, euskaldunek beste zerbait ere ospatuko dute, esan nahi baita, duela 30 urte, hiria bere mendeurrena ospatzen ari zela, bertako Euzko Etxea izan baitzen orduan ere Euskal Aste Nazionala hirira ekarri eta berau antolatzeko arduradun, eta testuinguru hartan, 1981ean, Eusko Jaurlaritzako ordezkaritza bat bertaratu zen ekitaldietara, harreman fase berri bati bide emanez Jaurlaritzak eta Argentina eta Ameriketako euskal etxeek.
Necocheako Euzko Etxea 1945ean sortutako erakundea da eta aurten 66 urte beteko ditu, beraz, datorren apirilaren 15ean.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus