euskal diaspora eta kultura
2011/03/30
PUBLIZITATEA
Necochea, Argentina. Necocheako Euzko Etxeak jatorriko oinarriak hitzez hitz gaztelaniazko atalean topatzen ahal badira ere, funtsean eta egokiro laburbilduta lehiaketak honako arau eta baldintzak finkatzen ditu:
- Euskal Aste Nazionalaren “Logo Lehiaketa” diseinatzaileei, diseinuaren arloan aritzen direnei eta publiko orokorrari dago zuzenduta. Lanak pertsona bakarrek edo taldeek aurkeztu ahal izango dituzte. Edozein kasutan bakoitzak hiru lan aurkeztu ahal izango ditu gehienez.
- Parte hartzea libre da eta ez da partaidetza eskubiderik ordaindu behar.
- Diseinua aurtengo Argentinako Euskal Aste Nazionalaren logo identifikagarri izango da eta honi loturik banatuko diren paper, arropa eta publizitate materialetan ezarriko da, beraz horretarako egokiera izan behar du. Jatorrikoa eta argitaragabea beharko du izan eta euskal kultura eta nortasunaren adierazgarri izango da. Horretaz gain hiru puntu hauek hartu behar dira kontuan: Necochea herriaren 130. urtemuga eta euskal etxeko 66. urtebetetzea ospatuko direla aurten eta Necochean eta Euskal Herritik propio etorritako partaidetzarekin antolatu zuen lehenengo Euskal Astetik 30 urte pasatu direla. Diseinuak honako gaztelaniazko esaldia baitaratu beharko du: "Semana Nacional Vasca 2011- Necochea". Ez dira marka agertzen dituzten lanak edo publizitate gisa uler daitezkeenak onartuko.
- Lanek ezin izango dute argazkirik bildu, eta edozein bitartekoz --eskuz zein digitalki-- eginak aurkeztu ahal izango dira. Erresoluzio edo bereizmen handiz inprimatu ahal izango dira.
- Tamaina: 9 x 6 zentrimetrokoak. Lau kolore erabili ahal izango dira gehienik eta kolore bakarrean argitaratzeko modua ere izango dute. Gutunazal itxi batera CD-Rom bat bildu beharko da, honako formatoetan: Photoshop *.psd (geruzetan) 300 dpi bere neurrian; Adobe Illustrator edo CorelDraw, bere neurrian, irudiak *.psd edo *.tiff, 300 dpi, hala badagokio.
- Obrak euskarri irmo batean muntatuak, eta aurrean identifikagarririk gabe aurkeztuko dira. Kartoi bakoitzaren alboan Lehiaketaren izena, obraren izena eta aurkezlearen izengoitia ipiniko dira.
- Lanak gutunazal batean aurkeztu behar dira eta euskal etxearen egoitzan gordeko dira. Beste gutunazal itxi batean, kanpoaldean izengotia adieraziko da, eta barnean izen-deiturak, helbidea, nortasun agiri zenbakia, telefonoa eta emaila.
- Baldintza hauek betetzen ez dituzten lanak lehiaketatik kanpo geratuko dira.
- Antolatzaileak lanak ahal eta egokien tratatzen saiatuko dira, baina ez dute erantzukizunik bereganatuko kalte edo hondatzerik gertatzen bada.
- Saria 2000 pesokoa izango da eta Euskal Aste Nazionalaren baitan entregatuko da.
- Epaimahaiak aukeratutako lanak ikusgai egongo dira jaian zehar.
- Epaimahaia honako kideek osatuko dute: euskal etxe antolatzailearen zuzendaritza batzordeko kideak, Necocheako Udaleko Arte Eskolako irakasleak eta Necocheako irakasleentzako Institutuko ordezkariak.
- Lan saritua nahi duen eran erabiliko dute antolatzaileek, beti ere egilearen izena aipatuz
- Lanak bidaltzearekin onartuko dira euskal etxeak ezarritako baldintzak.
- Kronograma: Lanak Maiatzaren 31era arte aurkeztu ahal izango dira, Necocheako Euzko Etxea Euskal Etxearen egoitzan, 58 Etorbidean eta 65 kalean. Emaitzak ekainean jakinaraziko dira, Sorgin-erreketaren jaiaren testu-inguruan. Obrak Euskal Astearen hurrengo astean itzuliko dira, eta saria Euskal Aste Nazionaleko azken bazkarian eskuratuko da.
-Autoreak, euren lanei buruz jatorri, antzekotasun zein bestelako arrazoiengatik sor litezkeen erantzule izango dira.
-Egileak ekoizpena egin ahal izateko jatorriko lana entregatuko du. Erabiltzeko eskubideak antolatzaileen eku geratzen dira, egilearen izena onartuz.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus