euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

2011ko Euskal Argentinar Astearen egitaraua eman da aditzera, Azaroaren 7tik 13ra Necochean

2011/09/13

2011eko Euskal Argentinar Aste Nazionalaren logoa: azaroaren 7tik 13ra Necochean
2011eko Euskal Argentinar Aste Nazionalaren logoa: azaroaren 7tik 13ra Necochean

PUBLIZITATEA

Necocheako Euzko Etxeak adierazi berria du aurten Buenos Aires probintzia kostaldeko hiri horretan azaroaren 7tik 13ra garatuko den Euskal Argentinar Aste Nazionalaren behin-behineko egitaraua. Bi hilabete baizik ez dira geratzen Argentinako euskal jai eta elkarretaratze handiena den honetarako eta nahi duenak prest dauzka baita ere voucher-ak, esan nahi baita hotelak eta aste horretarako ekitaldi, saio, bazkari eta erromeria guztietarako sarrera eta erreserbak Euzko Etxearen bidez modu bateratuan egiteko aukera.

Necochea, Argentina. Aurretik iragarri genuen bezala, 2011eko Euskal Argentinar Aste Nazionala azaroaren 7tik 13ra bitartean egingo da aurten, Necochean, Buenos Aires probintzian. Atzo plazaratu berria den programa behin-behinekoa da oraindik punturen batean, baina aldaketaren bat kenduta bertan egingo denaren isla ematen du. Hona egitaraua:

Astelehena, azaroaren 7a

-Bandera eta masten inaugurazioa Euzko Etxe aurrean
-Maria Julia Ercoreca gogoan

Asteartea, azaroaren 8a

-2011ko Euskal Aste Nazionalerako logoa hautatzeko eginiko diseinu lehiaketara aurkeztutako lanen erakusketa
-Euskal Zinea: "El vasco de la carretilla" filmaren emanaldia

Asteazkena, azaroaren 9a

-Euskal gastronomia eskola, Arantza Soraluce eta Choli Berreteaga euskal argentinar chef adituen eskutik

Osteguna, azaroaren 10a

-Sagardotegi eguna Euzko Etxea-n

Ostirala, azaroaren 11ean

-Ongietorria ordezkaritzei
-Gosaria
-Ordezkaritzen bazkaria Euzko Etxea-n

-15 hs. Herri kirolak hondartzan
-18 hs. Koralen emanaldia Karmengo Parrokian
-20 hs. Emanaldi artistikoa Paris Antzokian: Aukeran Dantza Taldea eta Gozategi (baieztatzeke)
-23 hs. Ordezkaritzen afaria eta erromeria Euzko Etxea-n

Larunbata, azaroaren 12an

-Harrera ordezkaritzei
-Gosaria
-Zuzendari bilera
-FEVA bilera
-Liburuzainen bilera
-Euskara bilera
-Bazkaria Euzko Etxea-n

-17:30 hs. Danborrada Euzko Etxearen aurrean, Gaztelubideko danbor nagusia zuzendari eta elkarte horretako kideak ere jotzaile
-18.30 hs. Kalejira erdiguneko kaleetan, Paris Antzokiraino, partaide direla Gargantua, erraldoi eta buruhandiak, dantzarien ordezkaritzak eta euskal etxe bisitarien danborradak
-19.30 hs. Emanaldi artistikoa Paris Antzokian: euskal etxe bisitarietako dantza taldeen partaidetza eta baita Necochea bertako Gazte Alai eta Zahar Alai taldeena
-23.00 hs. Afaria eta erromeria Euzko Etxean

Igandea, azaroaren 13an

-Meza Karmengo parrokian
-Danborrada eliz aurrean
-Dantzak Dardo Rocha Plazan
-Amaiera errekia, Aste Nazionaleko lehiaketetako sari-ematea: logo-, afixe-, eta euskarazko txartelena
-Ordezkaritzen azken agurra

-----------------

VOUCHERRAK (abonoak)

Ostiral, larunbat eta iganderako voucher-a

-Dantzari eta euskara ikasleentzat: $ 570. Guztia barne
-Hauekin datozenak: $ 680 (680 peso)

Barne: gosariak, bi hotel gau, ostiral eta larunbateko bazkari-afariak, sarrera erromerietara, ostiral eta larunbateko Paris Antzokiko emanaldietarako sarrera eta amaiera-errekia

Larunbat eta iganderako voucher-a

-Dantzari eta euskara ikasleentzat:$ 430.
-Hauekin datozenak: $ 540.

Voucher-ik hartzen ez dutenentzat hauek dira prezio solteak:

-Emanaldiak: $30.
-Sarrerak erromerietara: $20.-
-Amaiera errekia: $150.-.

Ordainketak voucher-en prezioaren %40koak behar dute izan, eta honako kontuan behar dira sartu:  Banco Santander Río 120-4181/6

-CBU 0720120820000000418168
-CUIT 33-63308451-9



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia