euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

2011 Gaztemunduko partaide, Lucia Igarzabal da Chacabucoko 'Guillermo Larregui' Euskal Etxeko lehendakari berria

2021/04/14

Chacabucoko Guillermo Larregui Euskal Etxeko Zuzendaritza Batzorde berria
Chacabucoko Guillermo Larregui Euskal Etxeko Zuzendaritza Batzorde berria

PUBLIZITATEA

Chacabuco, Argentina. 2021eko Ohiko Batzar Nagusian Lucia Igarzabalek hartu dio lekukoa 2016tik hona Guillermo Larreguiko lehendakaria izan zen Bernardo Indabururi. Igarzabal Euskal Etxeko sortzaileetako baten alaba da eta ibilbide luzea du Euskal Etxeko Batzordean. Horretaz gain, 'Euskal etxeak eta kultur elkarteak kudeatzeko trebakuntza' ikasgai izan zuen 2011ko Gaztemundu programan hartu zuen parte eta badirudi orduan ikasitakoa mahai gainean jartzeko aukera izango duela orain.

Zuzendaritzako betebeharrez aparte, Euskal Etxeko ‘Emakume’ taldearekin aritzen da Igarzabal sukaldaritza ekitaldietan eta sukaldaritza klaseak eman dizkie Euskal Etxeko txikiei dantza klaseen baitan antolatutako aktibitate berezietan.

2021eko berriak

Hautatu berria den Batzordearen eskutik, Guillermo Larregui-ko bazkide batzuk egoitzako gelatxo bat ari dira egokitzen bazkideen ‘txoko’ bihurtzeko. Elkarteko erreferente den Pablo Pavesak EuskalKultura.eus-i azaldu dionez, “leku bat nahi dugu elkartzeko, platerak prestatu eta gure topaketak egiteko. Asmoa da ‘elkarte’ bezalako gune bat sortzea”.

Beste alde batetik eta osasun egoeraren aurrean –Koronabirus kasuek gora egin dute azken asteetan Argentinan eta ondorioak iazkoak baino larriagoak ari dira izaten– Batzordeak janaria prestatu eta bezeroen etxeetara eramateko aukera kontuan hartuko du.

Euskal Etxeko ateak, hala ere, irekita daude, baina ezohiko arrazoi batengatik, aurten hiriko Botere Legegileko batzarraldiak Euskal Etxearen egoitzan ari baitira egiten, dagokienean, 15 egunean behin, erakunde publiko honen egoitzako konpontze lanek irauten duten bitartean.

Gogora dezagun aurretik ere, 2019ko abenduan, Udal agintari berrien karguratze ekitaldiaren egoitza izan zela Euskal Etxea, hauteskunde nazionalak eta gero.

Hona Batzorde berria:

-Lehendakari: Lucía Igarzábal
-Lehendakariorde: Romina Arostegui
-Idazkari: Eliana Domench
-Idazkariorde: Elvira Guruceaga
-Diruzain: Juan Cruz Zubeldía
-Diruzainorde: Aníbal Izurieta

-1. Batzordekide Titular: Heber Rodríguez
-2. Batzordekide Titular: Agustín Igarzábal
-1. Batzordekide Ordezko: Sofía Pavese
-2. Batzordekide Ordezko: Ma María José Tillet

-1. Kontu Ikuskatzaile Titular: Élida Zubeldía
-2. Kontu Ikuskatzaile Titular: Cristina Jaca
-3. Kontu Ikuskatzaile Titular: Olga Ortega
-1. Kontu Ikuskatzaile Ordezko: Martín Echave
-2. Kontu Ikuskatzaile Ordezko: Yesica Garmendia

Zorionak, taldea!



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia