euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Gaztemundu 2010 programan parte hartzeko deialdia gaur argitaratuko du Euskadiko Aldizkari Ofizialak

2010/03/26

Iazko Gaztemunduko irudia (argazkia EuskalKultura.com)
Iazko Gaztemunduko irudia (argazkia EuskalKultura.com)

PUBLIZITATEA

Euskal Herriko Agintzaritzaren Aldizkariak (EHAA) gaur argitaratuko du Eusko Jaurlaritzaren Herritarrentzako eta Euskal Gizataldeentzako Zuzendaritzaren eremupean antolatu ohi den Diasporako gazteentzako Gaztemundu Programaren 2010ko edizioa. Parte hartzaileek 18 eta 30 urte bitartekoak beharko dute izan eta, aurreko urteetan eskatu izan diren ezaugarri eta baldintzez gain, aurtengoan hautagaiek idazlan bat egin beharko dute Euskadiren kanpo irudia aintzat hartuta. Aurtengo Gaztemundu uztailaren 1etik 15era bitartean garatuko da eta parte hartzeko izena emateko azken eguna 2010eko apirilaren 20a izango da.

EBAZPENA, 2010eko otsailaren 25ekoa, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiarena, Gaztemundu programaren 2010eko deialdia egiten duena.

Abenduaren 23ko 316/2003 Dekretuak (EHAA 8 zk. 2004ko urtarrilaren 14koa) Gaztemundu programa arautu zuen. Programa hori Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak finantzatzen du eta, horren bidez, Euskadin egonaldi bat egiteko eta gaurko errealitatera hurbiltzeko aukera ematen zaie Euskal Etxeetako gazteei. Egonaldi horretan, onuradunek parte hartu beharko dute eurentzat antolatzen diren jardunaldietan, eztabaida-foroetan eta kultur guneetara, erakundeetara eta turismo-guneetara egingo diren bisitaldietan.

Aipatutako dekretuaren 8. artikuluan ezarritakoaren arabera, bidezkoa da diru-laguntza horien 2010eko deialdia egitea.

Lehendakaritzaren egitura organikoa eta egitekoak ezartzen dituen urtarrilaren 1/2010 Dekretuaren 15.5 artikuluan ezarritakoari jarraiki, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiari dagokio bere eskumen-esparruari buruzko diru-laguntzetarako deialdia egitea.

Horrenbestez, hauxe

EBATZI DUT:

Artikulu bakarra.- Deialdia.

Gaztemundu programa deitzea 99.500 euroko zenbatekoarekin, Euskal Etxeetako gazteek 2010eko egonaldia egin dezaten Euskadin. eranskin bakarrean jaso dira horretarako onartu diren oinarriak.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.- Ebazpen honetan eta abenduaren 23ko 316/2003 Dekretuan aurreikusita ez dagoen guztian, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea aplikatuko da. Lege hori urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu zuen.

Bigarrena.- Ebazpen honek administrazio-bidea agortzen du. Hortaz, herritarrak berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango du, nahi izanez gero, organo berean, hilabeteko epean. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango du zuzenean Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hilabeteko epean. Epeok ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera hasiko dira kontatzen.

Hirugarrena.- Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko otsailaren 25a.

Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia,

GUILLERMO ECHENIQUE GONZALEZ.

ERANSKINA

GAZTEMUNDU 2010 PROGRAMAREN DEIALDIAREN OINARRIAK

Lehenengoa.- Helburua.

Oinarri hauen helburua Gaztemundu programa deitzea da, hurrengo artikuluan ezarritako baldintzak betetzen dituzten gazteek egonaldia egin dezaten Euskadin uztailaren 1etik 15era.

Aurten eskainitako egonaldi kopurua 30ekoa da.

Bigarrena.- Eskatzaileek bete beharreko baldintzak.

1.- 18 eta 30 urte bitartean edukitzea 2010eko urtarrilaren 1ean.

2.- Bizilekua Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo izatea.

3.- Ofizialki aintzatetsi eta Euskal Etxeen Erregistroan inskribaturiko Euskal Etxe bateko bazkide izatea, deialdia argitaratu baino hiru urte lehenagotik, gutxienez.

4.- Euskadik kanpoan duen irudiari buruzko lan bat egina izatea.

5.- Gaztemundu programako egonaldirik inoiz egin gabekoa izatea.

Hirugarrena.- Zenbatekoa.

Euskal Autonomia Erkidegoko 2010eko aurrekontuetan berariaz ezarritako aurrekontu kredituetatik deialdi honetarako gorde diren diru baliabideak 99.500 eurokoak dira guztira.

Laugarrena.- Eskabideak baloratzeko irizpideak.

1.- Ebaluazio Batzordeak honako irizpide hauek erabiliko ditu aurkeztutako eskabideak baloratzeko:

a) Ikerketa edo azterlanaren balorazioa. 40 puntu gehienez
b) Eskatzaileak zenbateraino parte hartzen duen bere Euskal Etxeko jardueretan. 35 puntu gehienez
c) Euskara jakitea. 15 puntu gehienez
d) Euskal Herrian inoiz egon gabekoa izatea. 10 puntu gehienez

A irizpidea.- «Ikerketa edo azterlanaren balorazioa». Euskadik kanpoan duen irudiari buruzko lanetan lau arlo hauek izango dira kontuan, bakoitza 10 puntu arte: erredakzioaren kalitatea, informazioa eskuratzeko erabilitako iturriak, herrialdearen egungo ikuspegia, eta bakoitzaren ekarpena.

B irizpidea.- «Eskatzaileak zenbateraino parte hartzen duen bere Euskal Etxeko jardueretan». Eskatzaileak aztertuko den gaian duen inplikazioa baloratuko da, baita zuzendaritza organoetan eta Euskal Etxeak antolatzen dituen ekintzetan duen parte hartzea ere. Gehienez 35 puntu.

C irizpidea.- «Euskara jakitea». Oinarrizko jakite-mailari 5 puntu, erdi-mailari 10 puntu eta goi-mailari 15 puntu emango zaizkio.

D irizpidea.- «Euskal Herrian inoiz egon gabekoa izatea». 10 puntu emango zaizkie Euskal Herria bisitatu ez dutenei.

2.- Hautaketa prozesuan onartzeko, eskabideek 50 puntu lortu beharko dituzte gutxienez.

Bosgarrena.- Eskabideak aurkeztea.

1.- Hona hemen non aurkeztu behar diren eskabideak: Eusko Jaurlaritzaren Lehendakaritza, Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusia, Nafarroa kalea 2, 01007 Vitoria-Gasteiz.

Eskaerak formalizatzeko, oinarri hauei erantsitako inprimaki eredua erabili beharko da; www.euskadi.net web orrialdean izango dute eskura interesatuek inprimaki hori.

2.- Eskabidearekin batera, honako dokumentu hauek aurkeztu beharko dira:

a) Pasaportearen edo nortasun-agiriaren kopia, adina eta bizilekua egiaztatzeko.

b) Euskal Etxeak emandako ziurtagiria, eskatzaileak honako baldintza hau betetzen duela egiazteko: ofizialki aintzatetsi eta Euskal Etxeen Erregistroan inskribaturiko Euskal Etxe bateko bazkide izatea, deialdia argitaratu baino hiru urte lehenagotik, gutxienez. Euskal Etxeak ziurtatu beharko du bere gain hartuko dituela esleipendunak bere betebeharrak ez betetzean sor daitezkeen gastuak, eta txostena erantsi beharko du eskatzaileak etxe horren jardueretan duen parte hartzeaz.

c) Euskadik kanpoan duen irudiari buruzko lan bat egina izatea, gehienez 10 orrialdekoa.

d) Euskara badakiela egiaztatzeko agiria.

3.- Eskatzaileak izenpetu beharko du eskabidea.

Seigarrena.- Aurkezteko epea.

Abenduaren 23ko 316/2003 Dekretuan eskatutako baldintzak betetzen dituztenek 2010eko apirilaren 30a baino lehen aurkeztu beharko dituzte kandidaturak eta horretarako Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean aurreikusitako bideak erabiliko dituzte. Lege hori urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu zuen.

Zazpigarrena.- Ebaluazio Batzordea.

Abenduaren 23ko 316/2003 Dekretuaren 11. artikuluan aurreikusitako ebaluazio batzordeak honako kide hauek izango ditu:

- Julian Celaya Loyola jauna, Kanpoan diren Euskal Herritarrentzako eta Gizataldeentzako zuzendaria, batzordeburua.
- Andoni Martín Arce jauna, Lehendakaritzako teknikaria, bokala.
- Maribel Etxabarria Perez andrea, Kanpo Harremanetarako Idazkaritzako Nagusiko funtzionarioa, bokala.
- Benan Oregi Inurrieta, Lehendakaritzako teknikaria, bokala eta batzordearen idazkaria.

Zortzigarrena.- Prozeduraren ebazpena.

Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiak Ebaluazio Batzordeak proposatutakoa kontuan izanda Gaztemundu programaren deialdia ebatziko du.

ESKABIDE INPRIMAKIA

DATU PERTSONALAK JAKINARAZPENA JASOTZEKO:

Izen-abizenak:

Jaioteguna:

Jaioterria: Herrialdea:

Posta helbidea. Kalea:

Posta kodea: Herria: Probintzia: Herrialdea:

Bazkide duen Euskal Etxea:

CURRICULUM VITAE:

Egindako ikasketak edota ikasten (ikasturtea adierazi)

Lanean Bai: n Ez: n

Lanean arituz gero, zein lanbidetan eta zein lanpostutan:

HIZKUNTZAK:

Ama-hizkuntza:

Bestelako hizkuntzak: n Oinarrizko maila n Erdi-maila n Goi-maila

Euskara n

Gaztelania n

Ingelesa n

Frantsesa n

Besterik (zehaztu) n

EUSKADI EZAGUTZEA

Adierazi zenbatetan izan zaren Euskadin eta zein urtetan:

ZERGATIA

Azaldu Gaztemundun parte hartzeko arrazoiak:

Eskatzaileak ez du ez zehapen administratibo ez penalik jaso diru-laguntza publikoak eskuratzeko ahalmena kentzen dionik, ez dago legalki galarazita horiek eskuratzeko.

Data eta sinadura:

Inprimaki honekin batera, deialdi ebazpenaren bosgarren oinarriko 2. zatian ezarritako dokumentuak aurkeztu behar dira.

-Buletina eta informazio guztia pdf-n, hemen



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia