euskal diaspora eta kultura
2010/11/17
PUBLIZITATEA
Donostia-San Sebastián. Aurtengo Euskarazko Euskadi Literatura saria jaso zuen ekitaldian Fermin Etxegoienek, Autokarabana (Pamiela) lanarengatik, eta Jose Fernandez de la Sota izan zen Gaztelaniazko sariduna Vacilación (Bassarai) liburuari esker.
Patxi Zubizarretak Euskarazko haur eta gazte literatura saria jaso zuen Xia Tenzinen bidaia miresgarria (Ibaizabal) izenburua duen liburua idazteagatik, eta Jesus Mari Mendizabalek Eguzki Kolpea (Alberdania eta Elkar) lanarekin irabazi zuen Euskarazko literatura itzulpen saria.
Jokin Mitxelenak Literatura lanaren ilustrazioaren saria irabazi zuen Ipuin-kontalariaren lapikoa (Aizkorri) liburuari esker. Saiakera sariei dagokionez, Joxe Azurmendik jaso zuen Euskarazko saria Azken egunak Gandiagarekin (Elkar) liburuagatik eta Miguel Sanchez-Ostiz-ek jaso zuen Gaztelaniazko saria Sin tiempo que perder (Alberdania) liburuari esker.
Azkenik, epaimahaiak Gaztelaniazko haur eta gazte literatura modalitateko Euskadi literatura saria eman gabe uztea erabaki zuen, epaimahaiaren iritziz, "aurkeztutako lan batek ere ez baitu gutxieneko kalitate mailarik".
Jarraian sari banaketaren bideoa:
Iturria: Irekia - Eusko Jaurlaritza
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus