euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

2008ak uzta oparoa utzi zuen Corpus Christiko Euskal Etxean, urtean zehar egin diren hamaika ekitaldiekin

2009/01/27

Euskal Etxeak Mbya Guarani komunitatera egin zuen bisitaldian lagunak egiteko astia izan zen (argazkia Corpus Christi EE)
Euskal Etxeak Mbya Guarani komunitatera egin zuen bisitaldian lagunak egiteko astia izan zen (argazkia Corpus Christi EE)

PUBLIZITATEA

Corpus Christi Euskal Etxeak, Argentinako Misiones probintzian, hiru urte bete zituen iazko abuztuan eta 2009ko ekitaldia hasi aurretik elkarteak iazko ekimenen balioespen oso baikorra egin du. Elkarteak gauzatu dituen proposamenen artean, hitzaldiak eta inguruetako euskal historia eta kulturaren zabalkuntza aipagarriak dira, besteak beste. Olga Leiciagak, elkarteko presidenteak, iazkoan egin dituzten hainbat ekimenen argazkiak bidali dizkigu, urteko une azpimarragarrienetako batzuk gogora ekarriz.

Corpus Christi, Argentina. Corpus Christiko Euskal Etxeak urtetik urtera bazkide kopurua gehitu egin du, 2005ean sortu zenez geroztik, eta gaur egun une bikaina bizi du, hiriko gizartean eta bizitzan parte hartze handia duelarik. 2008an zehar, adibidez, elkarteak hamaika ekitaldi burutu ditu, besteak beste, Mbya Guarani komunitateari bisitak, Aberri Eguna, Euskararen Eguna, San Inazioren ohorezko jaiak... Elkarteko presidentak, Olga Leiciagak, ekimen hauen argazkiak bidali dizkigu: 

Visita a comunidad Mbya Guaraní 2008 (01)

[Corpus Christiko Euskal Etxeak Mbya Guarani komunitateari egin zion bisitan Ana Maria Macci Hilario Reyes kazike ohiaren familiarekin bildu zen (argazkia Corpus Christi EE)]

Visita a la comunidad Mbya Guarani 2008 (02)

[Mbya Guarani komunitateko eskolako haurrak Corpus Christiko Euskal Etxeko lagunekin (argazkia Corpus Christi EE)]

Visita del cineasta Jean Cormier Eyheragibel

[Corpus Christiko Euskal Etxeak euskal jatorria duen Jean Cormier Eyheragibel zinemagilearen bisita jaso zuen. Harrera afaria egin zioten Marichu Larumberen etxean, Posadasen (argazkia Corpus Christi EE)]

Conferencia de la parlamentaria Isabel Azpillaga

[Maria Isabel Azpillaga euskal parlamentaria Argentinan izan zen eta Corpus Christira egin zuen bisitan hitzaldia eman zuen Euskal Etxean (argazkia Corpus Christi EE)
]

Aberri Eguna 2008 (01)

[Corpus Christiko Euskal Etxeak Aberri Eguna ospatu zuen urtero legez. Iruditan elkarteko hainbat kide (Ivanna Galeano, Aylin Vera eta Giselle Cabañas) elkarteak egin zuen bazkarira heltzen (argazkia Corpus Christi EE)
]

Aberri Eguna 2008 (02)

[Gitarra joaz Eneko Landaburuk Aberri Eguneko bazkalostea animatu egin zuen eta bertaratu ziren kideek Iparragirreren 'Gernikako Arbola' klasikoa kantatu zuten (argazkia Corpus Christi EE)
]

San Ignacio 2008

[Corpus Christiko Euskal Etxeak San Inazio eguna hainbat ekimenekin ospatu zuen: alde batetik, Yeray Aguila Barrenengoa euskara irakasleak hitzaldi bat eman zuen (irudian) eta bestetik Cesar Arrondo irakasleak 'San Inazio Loiolakoa, euskal santu bat' gaia jorratu zuen San Inazio Parrokian eman zuen solasaldian, uztailaren 26ean (argazkia Corpus Christi EE)
]

Almuerzo de la Asamblea General Ordinaria 2008 (01)

[Corpus Christiko Euskal Etxeak Bilkura Orokorra egin zuen azaroaren 16ean eta ondoren elkarteko kideek lagunarteko bazkaria egin zuten (argazkia Corpus Christi EE)
]

Euskararen Eguna 2008

[Euskararen Eguna ere ospatu zuen Corpus Christiko Euskal Etxeak, Leyras familiak Teyu Cuare-n (San Ignacio) duen 'chacra'-n egin zen jaiarekin. Pedro Guridi bazkideak hitzaldi bat eman zuen eta ondoren lagunarteko bazkaria egin zuten bertaratu zirenek (argazkia Corpus ChristiEE)
]

Irudi gehiago gure Argazki Galerian, hemen.

 



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia