euskal diaspora eta kultura
2010/02/01
PUBLIZITATEA
General Villegas, Argentina. Gaur hasi den otsaileko alearekin egin ditu 100 zenbaki 2001etik aurrera General Villegas herri argentinarretik hilabetero harpidedunei banatzen zaien Beti Aurrera buletinak. Arduraduna Sergio Rekarte euskal-argentinarra da, bertako euskal etxeko sortzaileetakoa eta hainbat euskal gauzarekin konpromisoa ezarria duen pertsona. Beti Aurrerak 100 ale betetzeko bozkarioarekin bat eginez, aldizkariko hainbat irakurle eta lagunek mezuak bidali dizkiote Rekarteri eta buletinari, zorionak emanez eta egitate honen garrantzia azpimarratuz. Izan ere, 100. zenbakiaren lehenengo 17 orrialde --50 dauzka orotara-- efemeridea komentatzeari eta gutun eta izkribu horiek argitaratzeari dedikatzen dizkio otsaileko zenbaki honek.
Mezu horiez gain, zenbakiak ohiko gaiei dedikatzen dizkie orriak, tartekatuz Euskal Herriko eta bertako Diasporako berriak, kultura eta politika gaiak, beti ere irudi batzuk laguntzaile. Beti Aurrera doanik jasotzen den buletina da. Etxean errezibitzeko, aski da hona idatzi eta zein e-mail helbidean jaso nahi den adieraztea.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus