Macachin, Argentina. ‘Iñaki’ izenarekin bataiatu eta zabaldu berria du bere jatetxea Macachingo Euskal Etxearen egoitza den Euzko Alkartasuna Hotelak. Izenaren aldaketarekin batera, hobekuntza lan esanguratsauak ere egin dituzte Hoteleko arduradunek jatetxean, aretoaren apainketan eta menua erabat berrituz. Menuan euskal plateren eskaintza ugaldu egin dute –horretarako propio trebatu duten Rosa Egoburo chefaren eskutik– eta ardo karta ere zabaldu eta hobetu egin dute. Hori guztia ospatu zuten inauguraziora, apirilaren 13an, afaltzera bertaratu ziren gonbidatuek.
Izen berriari dagokionez, aldaketa soil bat baino gehiago ‘omenaldi bat’ dela aitortu dio Hoteleko arduradun Oscar Prosperik herriko Letra B egunkariari. Bere hitzetan, “lbadakigu leku askotan ‘Iñaki’ izeneko euskal jatetxeak daudela, baina gure kasuan izenaren hautaketak arrazoi sakon bat izan du: gure Iñaki Unamuno honela omentzea eta geratzea herriaren historian”.
Inaugurazio zeremonian 200 bat lagun bildu ziren. Afaria, azken orduko gorabeherak tarteko, Euskal Etxearen kiroldegian egin zuten, baina jatetxearen zerbitzu berarekin. Gaua Leon Gamba musikari lapampatarrak eskaini zuen musika emanaldi batek edertu zuen.
Iñaki Jatetxea sare sozialetan,
Facebook: Iñaki Restaurante
Instagram, @inakirestaurant