euskal diaspora eta kultura
2014/07/14
PUBLIZITATEA
Azul, Argentina. Instituzioaren urteurrenak, sanferminek eta uztailaren 9ak bat egin dute joan den astean Azul hiriko Gure Txokoa euskal etxean. Ospakizunak uztailaren 7an hasi ziren hiriko Nuestra Señora del Rosario Katedralean Hugo Manuel Salaberry Monsinoreak emandako San Fermin mezarekin. Meza-laguntzaileak euskal etxeko lagunak izan ziren: beraiek arduratu ziren diru-bilketaz eta mezako irakurketaz. Elizkizunak bukatutakoan Agur Maria errezatu zuten euskaraz eta gaztelaniaz eta etxeko biziarteko kide izendatu zuten Salaberry Monsinorea.
[Gure Txokoa-ko agintariek diploma bat eskuratu zioten euskal jatorria duen Hugo Manuel Salaberry gotzainari (argazkia Diario el Tiempo)]
Urtebetetze afaria Azulgo Gran Hotel-en izan zen eta lagun ugari bildu zituen, tartean Rauch-ko Gure Txokoa eta Olavarriako Gure Etxe Maitea-ko kide eta ordezkariak. Afaria aurrera joan ahala, oroigarriak eman zizkieten anfitrioiek instituzioko lehendakari ohiei, gonbidatuei eta FEVAri. Marisu Mendizabalek jaso zuen oparia FEVAren izenean.
[Kopa altxatzeko momentuan, orain arte egindako eta egiteke dagoen bidearen alde egin zuten topa azuldarrek (argazkia Olavarriako EE)]
Gaua animatzeko, gainera, Rauch-eko dantzariek Aurresku dantzatu zuten eta antolatzaileek hogei urte hauetako argazki anitz biltzen zituen bideo bat proiektatu zuten. Jai giroak Argentinako Independentziaren Eguna gogora ekartzeko ere balio izan zuen. Festa ordu txikiak arte luzatu zen, musika, dantza eta eskuz-esku ibili zen ardoz betetako zahatoarekin.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus