euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

20. urteurreneko jai ederraren ondotik, segitzen du Tres Arroyosen Hiru Errekaren festa-egitarauak, Patxi eta Konpania errezibituz

2019/10/31

Tres Arroyoseko Hiru Erreka Euskal Etxearen 20. urteurren jaiko irudia
Tres Arroyoseko Hiru Erreka Euskal Etxearen 20. urteurren jaiko irudia

PUBLIZITATEA

Tres Arroyos, Argentina. Hogei urte bete ditu urrian Tres Arroyoseko Euskal Etxeak, 16an hain zuzen, eta arrakastaz ospatu zuen aste horretan bertan, batetik 16an esker-emate meza bat antolatuz, eta asteburuan, 19 eta 20an, arrakasta handiz eta partaidetsu gauzatu zuen elkarretaratze eta ospakizun handi batekin. Baina urteurren-giroko egitarauak segitzen du eta datorren astean, azaroaren 5ean, iluntzeko 7:30etan, Dantza Tailerra antolatuko du Euskal Etxeak Lapurdiko Patxi eta Konpania taldearekin. Ekitaldiek dantza gehiagorekin jarraituko dute azaroaren 7an, oraingoan Dantza filma emanez, iluntzeko 8etan, Telmo Esnal zuzendaria eta Gari Otamendi dantzaria lagun.

20. urteurren jaia

Hiru Errekaren 20. urteurreneko ospakizuna urriaren 16an hasi zen, meza batekin. Programako aktibitate nagusiak asteburura ekarri ziren eta larunbatean musika tailerra eskaini zuen Euskal Etxeak, FEVA antolatzaile eta Mar del Platako Denak Bateko Juan Manuel Hiriart, Nerea Balzola Aguilera eta Aitor Hormaechea musikariak arduradun. Azul, Tandil, Viedma eta Tres Arroyos bertako euskal etxeetako ordezkariak bildu ziren tailerreko partaide.

Horri loturik, Erromeria antolatu zuen Euskal Etxeak efemeridea ospatu eta “Hiru Errekan egunero-egunero urtean zehar egiten ditugun ekintzak erakutsi ahal izateko”, azaldu diote EuskalKultura.eus-i Elkartetik. Programa oso zabala izan zen. Hasteko Coronel Pringlesko Euskal Etxeko Abesbatzak eta Tres Arroyos Hiriko Gazteen Udal Abesbatzak kantatu zuten; ondoren, standak jarri ziren martxan jai-aretoan: sukaldaritza standa, euskara standa, txikien txokoa… musean aritzeko mahaiak ere bazeuden eta, nola ez, tauletan, euskal dantzak.


[Euskal dantzak erromerian]

FEVAren izenean opari bat eman zien Juan Jose Olasagastiak Euskal Etxe anfitrioiko lagunei. Cesar Arrondo irakaslea ere lagun izan zuten tresarroyostarrak euren jaian.

Festako argazkiak, hemen


Argazki galeria



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia