euskal diaspora eta kultura
2011/07/20
PUBLIZITATEA
Chascomus, Argentina. “Euskal Herriko kultura mantendu eta zabaltzeko helburua duen erakunde honen 20. urtemuga ospatzen ari gara, datozen urteetan biderik onenari eusten jarraitzeko asmoarekin”. Izpiritu honekin ospatu zuten Chascomuseko euskaldunek beren euskal etxearen urtebetetzea. Uztailaren 9an gauzatutako afaria, Argentinako Independentziaren eguna eta San Fermin ospakizunarekin batera, ekimen andana baten gailurra izan zen. Hona ekitaldiaren argazki erreportaia.
[Zingirako Euskaldunak-en 20. urtemugan, egoitzako areto nagusiari euskal etxearen sortzaile izan zenaren izena jarri zitzaion. Jose Maria Larralde erakundeko lehendakaria ere izan zen agintaldi batzuetan eta egoitza propioa lortzeko bideratzaile nagusia (argazkia EE)]
[Plaka desestali aurretik, Zingirako Euskaldunak euskal etxeko lehendakari Pedro Mauregui Larrandak, Elena Lasalviak eta Cesar Arrondok hitz batzuk zuzendu zizkieten bildutako lagunei (argazkiaEE)]
[Milagros, Mariana eta Martin, Jose Larralderen seme-alabak, ere egon ziren presente omenezko zeremonian (argazkiaEE)]
[Aretoko plaka desestali ondoren, lore sorta bat utzi zuten Bautista Errecart eta Jorge Etchepare batzordekide ohiek Gernikako arbolaren kimuaren oinarrian. (argazkiaEE)]
[Uztailaren 9an bertan, iluntze aldera, Nuestra Señora de la Merced katedralean Meza elizkizun bateko partaide izan ziren Chascomuseko euskaldunak (argazkiaEE)]
[Ekintza askotako eguna izan zen uztailaren 9a Zingirako Euskaldunak-eko kideentzat. Arratsaldeko 8etan bertako Pilota Klubean hitzarmen bat sinatu zuten euskal etxeko lehendakariak eta kirol erakundeko presidentea den Roberto del Rek. Helburua, bi instituzioen arteko loturak indartzea, Euskal Herriko kultura eta batez ere euskal pilota zabaltzen jarraitu ahal izateko. (argazkiaEE)]
[Ehunka lagun bildu ziren Chascomuseko Fortin-en afaria partekatzeko. Euskal etxe askotako kideak bertaratu ziren jai lekura, tartean, FEVAko lehendakariorde Arantxa Anitua, Cañuelaseko zuzendaritza batzordekide eta dantzariak, eta La Platako Euzko Etxea, Mar del Platako Denak Bat, Necocheako Euzko Etxea, Suipachako Gure Txokoa, Buenos Aireseko Laurak Bat eta hiri bereko Iparraldeko Euskal Etxea-ko ordezkariak (argazkiaEE)]
[Gaua osoan zehar euskal dantza anitz ikusi ahal izan ziren dantza taldeen eskutik. Chascomus bertako Eusko Hazia, Buenos Airesko Accion Vasca eta Cañuelasko Denak Bat euskal etxeko dantzariek beren koreografia onenak eskaini zizkioten publikoari (argazkiaEE)]
[Euskal etxeko txikienek ere izan zuten beren momentua (argazkiaEE)]
[La Platako Unibertsitateko irakurlegoko irakaslea den Idurre Lekuonak ere hartu zuen parte jaian euskarazko mezu bat irakurtzen (argazkiaEE)]
[Afariaren markoan aipamen berezi bat egin zitzaien Juan Mutuberria eta Martin Echeverria muslari eta pilotariari (argazkiaEE)]
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus