San Frantzisko, AEB. Urratsez urrats, pelikulaz pelikula, debatez debate... BEOren (Basque Educational Organization) Euskal Zinema Zikloak (Basque Film Series) 20 urte bete ditu eta larunbat honetan, maiatzaren 18an ospatuko du emanaldi berezi batekin leku berezi batean, bere ohiko gertaleku eta ordutegia utzi eta maitné bat antolatu baitu San Frantziskoko Landmark-en Opera Plaza Cineman, goizeko 10:30ean, Proiektuko koordinatzaile Philippe Acheritogarayk gainerako xehetasunak nabarmendu dizkio EuskalKultura.eus-i: urtebetetzerako hautatu duten filma "Cinco lobitos" (2022) da, Alauda Ruiz de Azua barakaldar zuzendariarena, eta berau aurkezteko Pedro Oiarzabal historialaria izango dute, Zikloko kolaboratzaile hainbat aldiz bi hamarkada hauetan zehar.
Alauda Ruiz de Azuaren 'Cinco lobitos'en trailerra
Euskal Zinema Zikloak 86 luzemetraia pantailaratu ditu orotara urte hauetan guztietan, eta 43 labur. Bere saioetan bertatik bertara parte 14 zuzendarik hartu dute parte: Eneko Dorronsoro, Emily Lobsenz (birritan), Asier Altuna (birritan), Javi Zubizarreta, Oskar Alegria (birritan), Fermin Muguruza, Catherine Guillaud & Caroline de Otero, Ander Iriarte, Markel Goikoetxea Markaida, Olatz González Abrisketa, Telmo Esnal, Matt Prine eta Josu Martinez bertaratu dira, eta beste hiru Zoom bidez mintzatu dira: Yuri Morejon eta Endika Basaguren & Amaia Hormachea.
'Cinco lobitos'i buruzko eta zuzendariari buruzko argibide gehiago, hemen. Zeure sarrera hemen lortu dezakezu (10 dolarreko dohaintza iradokitzen da). Zikloko hurrengo emanaldia abuztuaren 24an izango da eta proiektatuko den izenburua, Josu Martinezen "Jainkoak ez dut barkatzen", euskaraz, ingelesezko azpitituluz (xehetasunak hemen), dagoeneko atzera, South San Frantziskoko Gure Euskal Etxeko egoitzan. Dohaintzak Basque Educational Organization-i (irabazteko asmorik gabeko elkarte), hemen.
Lerro hauetatik, Zorionak Philippe Acheritogaray-ri eta 20 urteotan euskal zinemaren hedatzaile lan ederra egin duen Ziklo honetako lankide guztiei. Urte askoan!