Donostia-San Sebastian. Oker ez bagaude, Idahoko euskal komunitateko beste `txapeldun' batek, Pat Bieterrek, aipatu zuen Pete Cenarrusa "Euskaldunen txapelduna" legez, the Champion of the Basques. Idahon guraso bizkaitarren seme jaioa, euskara izan zuen Pete Cenarrusak lehenengo hizkuntza eta beti egon zen harro bere jatorriaz, bere hizkuntza eta kulturaz, eta heldua zela Francopeko Euskal Herriaren berri izan zuenean, hautetsi estatubatuar eta Idahoko estatu-idazkari gisa zeuzkan indar guztiak jarri zituen bere uste sendoan euskaldunei zor zitzaizkien eskubide pertsonal eta kolektiboen alde.
Pete Cenarrusa errotik, jaiotzetik izan baitzen euskalduna, eta sakon sentitzen zuen hala. Baina euskal sentimentu sakonan zeuzkan bezala euskal familia batean jaioa izanik, Estatu Batuetan jaioa izanik aldiberekotu egiten zuen goitik behera estatubatuarra sentitzearekin eta bertako politikan errepublikanoa izatearekin, eta halaxe frogatu zuen bere bizitza osoan, bere zerbitzu-orri militarrak erakutsi, eta bere karrera politikoak adierazten duenez
Bi alderdiak aipaturik, Pete Cenarrusari buruz idatzi du bere blogeko sarrera berria Sancho de Beurko Elkarteak.