euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

1936ko gerran euskal fronteetan parte hartu zuten haurren gaia dakar Sancho de Beurko Elkarteak gaur bere blogean

2021/09/15

1936an gerran 16 urte ez zituela frontean miliziano hil zen Juan Dominguez. Ustez Vicenta Barreras Iraola bere amaren besoetan dagoena da (argazkia Jon Ortiz Dominguezen politesia)
1936an gerran 16 urte ez zituela frontean miliziano hil zen Juan Dominguez. Ustez Vicenta Barreras Iraola bere amaren besoetan dagoena da (argazkia Jon Ortiz Dominguezen politesia)

PUBLIZITATEA

Bilbo, Bizkaia. "Niños en los frentes vascos (1936-1937): el caso de Juan Domínguez Barreras" (Haurrak euskal fronteetan (1936-1937): Juan Dominguez Barrerasen kasua) du izena Sancho de Beurko Elkarteak "Ecos de dos guerras, 1936-45" gaztelaniazko blogean gaurkoan eskaintzen duen sarrera berriak.

Haurren, edo 16 urtez beheitiko haurren partaidetza gerran eta gerra-frontean aipatzen du, 1936ko euskal fronteen testuinguruan, orokorrean, eta zenbait kasu aipatuz, bereziki Juan Domínguez Barreras-ena, Enkarterriko Karrantzan 1920ko abenduan 20an jaio zena, baserritarren seme, eta 15 urterekin batailoi bateko partaide topatzen duguna. 16 urte bete baino egun batzuk lehenago galduko zuen bizitza Otxandiko frontean, bereziki burruka gogorrekoa izan zen hilaren 2an, "jazotako zauri karrien ondorio".

Akatsa? Edo izena ematerakoan gezurra esan zuen? Askotan gertatzen zen? Gudari edo soldadu ibili ziren haurren gaia osorik hemen irakur dezakezu.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia