euskal diaspora eta kultura
2009/10/08
PUBLIZITATEA
Donostia, Gipuzkoa. Kongresuari azkena ipiniko dion mahai-inguruan erbesteko bizipenetan aberatsak diren hiru pertsona izango dira solaskide. Hasteko, Federiko Alvarez Arregi irakasle donostiarra, Alde Zaharrean jaioa. Alvarezek Kuban eta Mexikon eman ditu urte gehienak garrantzi handiko karguetan lan eginez, besteak beste, Mexiko DFko Unibertsitate Autonomoan eta Fondo de Cultura Economica argitaletxean. Aurtengo Kongresuan omenaldia egin zaio eta Hamaika Bide Elkarteko partaideek ohorezko makila eman diote. Bere hitzaldiaren izenburua “Memorias del exilio” izango da.
Bigarren hizlaria Arantza Amezaga idazle ezaguna izango da. Arantza Amezaga Iribarren, berez, ez da erbesteratutako pertsona izan, Uruguain jaio baitzen, eta beraz euskal Diasporako alaba kontsidera daiteke. Bere aita Bizente Amezaga ospetsua zen eta gertutik ezagutu zuen haren ibilbidea, baita ere Irujotarren familiarena, Peio Irujo Elizalderekin ezkondu baitzen Arantza. Jardunaldi hauetan bere azken liburua aurkeztu du, Crónicas de Montevideo, non garai horietako oroimenak bildu dituen. Bere hitzaldiari “La expatriación como realidad emocional y política” jarri dio izenburu.
Arratsaldeko zazpietan, sarrera libre
Hirugarren hizlaria Ramon de la Sota izango da. De la Sota familiako semea, gertutik ezagutu ditu erbestea eta erbesteko gizon-emakumeak. Biharko saioan bere osaba Manu de la Sotari buruz hitz egingo du. Manu de la Sota garrantzi handiko pertsonaia izan zen gerraosteko urteetan, bereziki New York-eko Euskal Ordezkaritzan, Agirre lehendakariaren kolaboratzaile zuzen gisa. Bere hitzaldiaren izenburua, “Manu de la Sota y otros recuerdos del exilio”.
Mahai-ingurua Jose Angel Ascunce irakasleak aurkeztuko du. Ascunce, hamarnaka libururen egilea da eta erbesteko gaietan Euskal Herriko aditu nagusietariko bat da.
Saioa arratsaldeko 19:00etan hasiko da, Donostian, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Jauregian, Jargiaren Aretoan, sarrera libre.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus