euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

1810-1910ean mexikoratutako 5.000 euskaldunen datuak biltzen ditu Jesus Ruiz de Gordejuelaren liburu berriak

2008/05/09

Jesus Ruiz de Gordejuela, Fernando Salazar, Jose Maria Urkia eta Asier Aranbarri (arg. JoaquinSudupe)
Jesus Ruiz de Gordejuela, Fernando Salazar, Jose Maria Urkia eta Asier Aranbarri (arg. JoaquinSudupe)

PUBLIZITATEA

Arabako Euskalerriko Adiskideen Elkarteko lehendakariordea den Jesus Ruiz de Gordejuela Urquijok Los vascos en el México decimonónico, 1810-1910 liburua aurkeztu zuen Azkoitiko Insausti Jauregian. Lanak mexikar lurraldera joandako bost mila euskalduneri buruzko datuak biltzen ditu. Hona El Diario Vasco egunkarian Joaquin Sudupe kazetariak sinatutako artikuluaren laburpena.
Geografia eta Historian lizentziatu eta Amerikako Historiako doktore Jesus Ruiz de Gordejuela Urquijok iragan apirilaren 26an Los vascos en el México decimonónico, 1810-1910 liburua aurkeztu zuen Azkoitiko Insausti Jauregian. Lana 18 urte bete dituen Euskal Ilustrazioa Bildumaren 18. zenbakia da. Ikertzaileak bere azalpenean liburuaren laburpena egin zuen eta aipatu zuenez, lanak 30 artxibo baino gehiagotan garatutako ikerketen emaitzak biltzen ditu. Mexiko, Kuba, Espainia eta Frantziari buruzko oharrak eta bigarren mailako iturriak ere aipatzen ditu.

Ikerketak Mexikon egon ziren eta gaur arte ezezagunak ziren euskaldunei buruzko datuak berreskuratu ditu. Euren lana merkataritza sektorean, industrian, meatzaritzan eta bankari dagokio. Azken arlo horretan Antonio Basagoiti bera aipatu daiteke, Banco Hispanoamericanoren sortzailea. Pertsona hauek Mexikon arrakasta soziala lortu zuten hein handi batean euren kalifikazio teknikoa, gaitasuna eta lanari esker.

Azterlanak euskaldunek aberastasun txikia lortzeko ipini behar izan zuten ikaragarrizko esfortzua azaltzen du. Ruiz de Gordejuelak liburuaren aurkezpenean azpimarratu zuenez, euskaldunen emigrazioa oso elementu garrantzitsua izan zen Mexikoko iraultza aurreko garaiko irinaren industrian, ehungintzan, siderurgian eta meatzaritzan, besteak beste. Aipatzekoa da ere bertan egindako dirutzak, adibidez, Deustuko Unibertsitaterako edota Bizkaia Zubia eraikitzeko erabili zirela.


Lotura interesgarriak

Pakita Andueza, Mexikon bere lekua aurkitu duen bidaiari lakuntzarra
2008ko urtarrilaren 28an EuskalKultura.com-en argitara emana

'Urdaneta eta bere garaia'-k itsasgizon ordiziarraren bizitza jasotzen du
2008ko apirilaren 11n EuskalKultura.com-en argitara emana

Sarako 25. Idazleen Biltzarra
2008ko martxoaren 24an EuskalKultura.com-en argitara emana

1830 baino lehenagoko 1.246 liburu internetez kontsulta daitezke
2008ko martxoaren 10ean EuskalKultura.com-en argitara emana

I hate Colorado galtzen ari da
2008ko martxoaren 4ean EuskalKultura.com-en argitara emana

1936ko erbesteko euskal emakumeak 'Non zeuden emakumeak?'-en
2008ko urtarrilaren 17an EuskalKultura.com-en argitara emana

XX. mendean Valparaisora emigratu zuten euskaldunei buruzko liburua
2007ko abenduaren 13an EuskalKultura.com-en argitara emana


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia