euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

180 txirrindulari abiatu ziren atzo Bordeletik Bilbora bidean, Euskal Etxeak antolatu duen martxan

2014/05/09

Bilboko Urgozo taldeko txirrindulariak irteeran antolatzaileekin, tartean Bordeleko Euskal Etxeko presidente David Mugica (argazkia BordeleEE)
Bilboko Urgozo taldeko txirrindulariak irteeran antolatzaileekin, tartean Bordeleko Euskal Etxeko presidente David Mugica (argazkia BordeleEE)

PUBLIZITATEA

Irrintzi batekin abiatu zen atzo Bordelen "Bordeaux-Bilbao 2014" martxa zikloturista, argi utziz lasterketa honetan kirolaz gain, kulturak ere zeresan handia izango duela. Euskal Etxeak antolatu du jarduera, Bordele, Bilbo eta Donostiako txirrindulari taldeekin batera eta horixe da, hain zuzen ere, esperientzia honen helburuetako bat: Aquitania eta Euskal Herriko kirolarien artean harremanak estutzea. Gaur Donostiraino helduko dira partehartzaileak eta bihar Bilnboko helmugan amaituko da lasterketa.

Bordele, Frantzia. Atzo abiatu zen Bordeleko Pey-Berland plazatik "Bordeaux-Bilbao 2014" martxa ziklorturista. Antolatzaileak bertan ziren: Bordeleko Euskal Etxea eta hiru talde zikloturista: Stade Bordelais (Burdeos), BeraBera (Donostia) eta Urgozo Txirrindulari Taldea (Bilbo). Irteera lerroan, 180 txirrindulari abiatzeko prest, hiru eguneko bidaian Aquitaniatik Euskal Herrira bidean naturaz, kirolaz eta elkarbizitzaz gozatzeko prest.

Irteera lerroan izan ziren ere ekimena sustatu eta lagundu duten hainbat erakunde: Guy Accoceberry (Bordeleko Udala), Marc Moulin eta Matthieu Hazouard (Eurorégion Aquitaine-Euskadi eta Aquitania); Florence Lamarque (V. Feltesse diputatuaren ordezkari); Gilles Lavandier (Fédération Française de Cyclotourisme) eta Juan-Antonio Alcocer (Kutxabank). Antolatzaileen aldetik, Fabrice Labarbe, Stade Bordelais-ASPTTko zuzendaria, eta David Mugica, Bordeleko Euskal Etxeko presidentea.

Bordele Bilbao 2014 1

[Partehartzaileak irteera lerroan, abiatzeko irrikaz (argazkia BordeleEE)]

Bordele Bilbao 2014 2

[David Mugica, Bordeleko Euskal Etxearen presidentea, txirrindulariak agurtu zituen (argazkia BordeleEE)]

Irrintziarekin abiatu eta bidean jarri ziren txirrindulariak, Léon herriraino 150 kilometroko etapa egiteko prest. Hiru ordu beranduago heldu ziren aurrenekoak Commensacq herriko gunera, 82 kilometrotara, eta bertan zerbait jan eta indarberritzeko aukera izan zuten, Gabatxos txarangaren animazioak lagunduta.

Ondoren, etaparen bigarren zatiari ekin zioten eta arratsalde partean heldu ziren Léon herrira. Han, 19:00tan, etapari amaiera eman eta eguneko pasadizoak komentatzeko eta atseden hartzeko unea heldu zen. Gero afaria, txarangaren musikarekin alaitua. Gaurko etapan Donostiraino helduko dira txirrindulariak, 130 km egin eta gero. Eta bihar Bilbon izango du helmuga lasterketak.

Informazio gehiago eta etapa bakoitzeko argazkiak Bordeleko Euskal Etxearen Facebook orrian.

 



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia