euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Igandean 18 urte beteko ditu Toki Eder EEak eta Munduko Futbol Txapelketa ikustera gonbidatzen du

2014/06/06

Toki Eder-eko 17. urtebetetzeko jaiaren irudia (argazkiaEE)
Toki Eder-eko 17. urtebetetzeko jaiaren irudia (argazkiaEE)

PUBLIZITATEA

Igandean bere 18. urtemuga ospatuko du Buenos Aires probintziako Jose C. Paz-eko Toki Eder Euskal Etxeak, hiriko alkate Carlos Urquiaga ere tartean, eta Gure Esku Dago dinamikaren aldeko bideo bat egingo dutela iragarri dute antolatzaileek. Honekin batera, euskal etxetik jakinarazten dute Brasilgo Munduko Futbol Txapelketako partidak emango direla euskal etxean pantaila erraldoian: “lagun artean ikusi nahi dituenak Toki Eder-en ikus ditzake, kantina zerbitzuko etekinak, dantza taldearentzat izango dira”, gonbidatu dute erakundetik.

Jose C. Paz, Argentina. Bertako euskal gizataldeak gonbidaturik, lagun anitz elkartuko dira datorren igandean Jose C. Paz-eko Altube Klubeko areto nagusian Toki Eder Euskal Etxearen urtebetetzea ospatzeko. Gonbidatuen zerrenda luzea da (berrehun inguru pertsona espero dira) eta hiriko agintari eta hainbat erakundetako buruzagiez gain, eskualdeko euskal etxeetako ordezkariek eta FEVAko batzordekide den Marta Abarrateguik ere hartuko dute parte. Bazkarian zehar, dantza eta musika ikuskizunak eskainiko dizkio Gure Talde Alaia etxeko dantza taldeak bertaratutako publikoari.

Urteurren festan baitan, gainera, eta Gure Esku Dago herri dinamikarekin bat egiteko, bideo bat filmatuko dutela anfitrioi eta gonbidatuek. “Durango eta Iruñearen artean Giza Katea egingo den egun berean, guk ere helduko diogu elkarri eskutik eta mezu bat bidaliko dugu Euskal Herrira”, jakinarazi digu Toki Eder-eko erreferente den Maria Angeles Oñederrak. Hitzordua, eguerdiko 12:30etan, Altube Klubean, eta bazkariko menua, paella.

Brasil 2014 Toki Eder-en

Beste alde batetik, eta Argentinan bizitzen ari den futbol giroan erabat murgilduta, Toki Eder-eko dantza taldeak proposamen polit bat du ekain-uztailerako. Gure Talde Alaia taldeko neska-mutilak arduratuko dira 2014ko Brasilgo Munduko Futbol Txapelketa-ko partidak proiektatzeaz eta askaria eskaintzeaz. “Bildutako dirua, Euskal Astera joateko gastuei aurre egiteko erabiliko dute gazteek”, azaldu dio Oñederrak EuskalKultura.com-i.

Eta betiko aktibitateekin ere jarraitzen du erakundeak. Mundiala bukatu eta gero, esaterako, Carlos Gabilondok aurkezten duen Zine Zikloarekin segituko dute. Horretaz gain, euskara eta dantza klaseak eta etxeko beste ekintzak, tartean Umeentzako Arte Plastikoak, Literatura tailerra, Sukaldaritza Tailerra eta Yoga klaseak ere daude abian etxeko instalazioetan. 



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia