euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

18 urte zituela, istripuz hil da Nevadan Josh Rose, NABOko Udalekuetako partaide ohia

2014/06/10

Egin klik argazkia handitzeko. Buffaloko azken Udaleku: lurrean eserita Eneko Espino begiralea, bere gaineko lerroan hirugarrena eskuinetara, Josh; Josh-en gaineko lerroan bigarren neska eskuinetara, Jaime (argazkia EE-Udaleku)
Egin klik argazkia handitzeko. Buffaloko azken Udaleku: lurrean eserita Eneko Espino begiralea, bere gaineko lerroan hirugarrena eskuinetara, Josh; Josh-en gaineko lerroan bigarren neska eskuinetara, Jaime (argazkia EE-Udaleku)

PUBLIZITATEA

Berriro ere heldu zaigu albiste lazgarria, Estatu Batuetako NABO Udalekuetan partaide izandako gaztetxo bat hil baita azken egunotan, istripuz, 18 urte besterik ez zituela. Ezaguna zen AEBetako euskal komunitateetako hainbat gazteen artean, Udalekun ibilitakoa eta lagunak egindakoa baitzen, bere ama Winnemucca-ko Andree Bidart Rose izanik.

Donostia-San Sebastian. Joan den asteburuan gertatu da eta geroztik sare sozialak bor-bor ibili dira, jende gehiena ezin sinetsirik Josh laguna, Joshua Rose Udalekuko laguna istripuz, auto batek harrapatuta hil dela ezin sinetsita.

joshua rose

[Joshua Rose, lehena eskuinetik, Udalekuko lagunekin eginiko argazki batean (argazkia Ezti Villanueva)]

"2008ko Udalekua Wyoming-eko Buffalon egin genuenok, ongi gogoratzen dugu Josh, orduan 12-13 urteko mutiko bat, ekitaldietan parte hartzen, lagunez inguratuta, mutiko gozoa baitzen; gauza bera geroago, Renon", adierazi digu Joseba Etxarri EuskalKultura.com-eko zuzendariak Joshua Roseri buruz galdetu diogunean.

Bere aldetik, Kate Caminok, Udaleku bat baino gehiagotan arduradun izan denak eta Buffaloko hartako zuzendari izan zenak ere bere hunkidura azaldu digu, oroiturik, gainera, Buffaloko Udalekuko talde-argazkian agertzen direnen artean, zoritxarrez bi partaide hil direla gazte-gazterik. Jaime Heguy Brown, 2012ko abenduan, Kaliforniako Los Banosen, tumore batek jota; eta orain, istripuz, Josh (Bidart) Rose.

Lerro hauetatik, EuskalKultura.com egiten dugun eta irakurle eta lagun garen guztion partez, gure doluminik zintzoena Carl, Andree Bidart Rose eta Elise Rose-ri, bere familia osoari eta lagun guztiei.

Viewing and services

On behalf of the Rose family, we have been asked to share the following:

Services for Joshua Rose will be Saturday, June 14, 2014 at 11:30 at the west hall of the convention center. Viewing will be Friday from 6-8. Please spread the word. 

We will forever be thankful for the outpouring of love and support we have received. We have been and continue to be so very blessed for our friends and family. We love each and every one of you.



Komentarioak

  • Josh

    Zur eta lur geratu naiz albistea jakitean...

    Bizitzak batzuetan horrelako kolpeak ematen dizkigu eta inoiz ez gara onartzeko kapaz izango, batez ere umea edo gaztea denean joan zaiguna.

    Burura etortzen zaizkit Udaleku ezberdinetan Joshekin pasatako momentu onak, oso dibertigarriak eta farregarriak. Gogoratzen dut nola Jooooooshua!! deitzen nion eta parre egiten zuen, nola Jexux, Mattin eta hirurok horrela bukatu genuela deitzen...

    Oroimen hori izango dut beti nire bihotzean, hala nola Josh eta baita Jaime ere.

    Besarkada haundi-haundia Euskal Herritik bere familiari eta EEBBtako lagun guztiei.

    Goian bego Josh, betiko izango duzu tokitxo bat gure bihotzetan.

    Eneko Espino Mujika
    (Josh-en irakasle Udalekun)

    Eneko Espino Mujika, 2014/06/10 23:58

« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia