Vitoria-Gasteiz. Urtarrilaren 1ean 18 eta 35 urte artean bazenituen eta Euskal Etxe bateko kide aktiboa bazara, gogoratu Gaztemundu 2023an izena emateko eta Eusko Jaurkaritzaren gazteekiko programa honetan parte hartzera Euskal Herrira bidaiatzeko epea, aurten gainera Euskal Gizataldeen Mundu Biltzarrean ere parte hartuz abendu hondarrean, datorren urriaren 7an amaituko dela. Gogoan hartu 2023ko Gaztemundu abenduaren 11tik 21era bitartean egingo dela.
Parte hartu nahi dutenek gehienez 15 lerroko aurkezpen bat prestatu beharko dute eta bidali baita ere gehienez 2 minutuko iraupena izango duen bideo digital bat bidali euskal etxe baterako edo honen barneko talde baterako kultur kudeaketarako proposamen bat garatuz. Nolanahi ere, informazio osoa zeureganatzeko, irakurri esteka honetan parte hartzeko eskakizun eta baldintza guztiak.
Zorte on!