Iruñea, Nafarroa. Hamasei Nafar Etxek, horietarik gehienak Espainiako Estatukoak, baina baita ere Argentinako lauak eta Pariseko nafar guneak, bat egingo dute datorren ostiralerik aurrera Iruñean ospatuko diren San Fermin jaiekin. Antolatu dituzten ekitaldiak mota guztietakoak dira, jai-giroko eta gastronomikoetatik, sozial, erlijioso eta kulturaletara. Egitarau gehienek Txupinazioa daukate amankomunean, baita jantzi eta zapi gorri eta zuriak ere, eta batez ere, gogo sanfermineroa, "munduan bakarra dena", esan digute.
Gogora dezagun munduan dagoen Nafar Etxe multzo nagusia Espainiako Estatuan dagoela. Zerrendan dauden guztiak ez dira egun aktiboak, baina gehienak bai. Zerrendan daude Hego Euskal Herriko lauak ere, Barakaldo, Bilbo, Gasteiz eta Arrasate. Eta Estatuko gainerakoak, hamalau arte, Estatuko federazioa hamabosgarrena, urte askotan Zaragozan egon zena eta gaur egun Gasteizen dagoena, egon ere. Argentinan bost daude, horietarik Mar del Platakoa aktibitaterik gabe; Txilen Nafar Etxe bakarra dago, fundatzaile izan zuen Agustin Otondo Dufurrena erratzuarra hil berria; eta Parisen elkarte bat, ekitaldi bakanen bat egiten duena, elkarte espainiarrei lotua.
Hauxek dira Nafarroako Gobernutik zabaldu diren Nafarroako Etxeen San Fermin hitzorduak. Ikus hemen