euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

16 euskal etxetako 50 bat gaztek hartu dute parte FEVAk San Nicolaseko Euskal Etxean antolatutako Dantza Tailerrean

2019/07/08

FEVAk antolatutako Dantzarien Tailerreko partaideak
FEVAk antolatutako Dantzarien Tailerreko partaideak

PUBLIZITATEA

San Nicolás, Argentina. Federazioa antolatzaile eta Ekin Dantzari Taldeko zuzendari Aitor Alavaren arduradunapean, dantza formakuntza ekainaren 29an eta 30ean egin zen San Nicolasen. Azpimarratzeko, lortutako partaidetza arrakastatsua. Izan ere, euskal etxe askotako ordezkariak bertaratuta, tartean Cañuelas, Chacabuco, Buenos Aires (Ekin Kultur Taldea eta Euskal Echea Eskola), General Rodriguez, Córdoba (Gerora), Jose C. Paz, Lanus, Maipu, Olavarria, Pergamino, Roldan, Rosario, Santa Rosa, Venado Tuerto eta San Nicolas bertako euskal etxekoak.

Alavak aukeratutako errepertorioa honako hau izan zen: Valsecito Criollo, Leitzako Ingurutxoa, Zurrume dantza, Sorgin dantza, Polka pik, Billantziko txiki, Zazpi Jauzi Zaharra, Hondarribi txikia, Arratiako Jota, Fandango/arin arin, Zaragi Dantza, Arribada eta Biribilketa. “Hautu honen atzean ikasleek dantza tresna ludiko eta hezitzaile gisa erabiltzea dago, euskal historia eta geografia dantzaren bidez ezagutzea eta euren koreografien zerrenda zabaltzea", azaldu du dantzari arabarrak.

Tailerrak zati praktikoa izan zuen baina gazteek gai teorikoak ere landu zituzten. Larunbat gauean Telmo Esnalen Dantza pelikula ikusi zuen taldeak.


[Tailerreko argazki eta bideo laburrak (EDT)]



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia