euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

150 bat lagunek hartu zuten parte La Platako Gogoetarako Euskal Katedra Askeak antolatutako hitzaldietan

2013/10/09

Abokatuen Elkarteko presidente Fernando Levenek eta Euskadiren Argentina-Mercosurrerako ordezkari Sara Pagolak izan zuten ongietorri hitzak esateko ardura (argazkia Katedra Askea)
Abokatuen Elkarteko presidente Fernando Levenek eta Euskadiren Argentina-Mercosurrerako ordezkari Sara Pagolak izan zuten ongietorri hitzak esateko ardura (argazkia Katedra Askea)

PUBLIZITATEA

Antolatzaileak zein hizlariak oso pozik agertu dira deialdiak izandako erantzunarekin. Are gehiago, euskal kolektibitateak isilpean egiten duen lana ezagutarazteko hau bezalako ekintzak antolatzeko beharra eta garrantzia ere azpimarratu dute ‘Euskal erakundeak eta kultura’ hitzaldi sortako arduradunek. Eta esperientzia errepikatzeko asmoa iragarriz itxi zuten bi eguneko zikloa. Agintari batzuk bildu ziren La Platako Abokatuen Elkartean jardunaldien inaugurazioan, tartean, Euskadiren Ordezkari Sara Pagola.

La Plata, Argentina. La Platako Unibertsitate Nazionaleko (UNLP) Gogoetarako Euskal Katedra Askeak antolatutako zikloak euskal kultura euskal gizataldetik kanpo hedatzea du helburu nagusia. Publikoaren partaidetza ikusirik oso balantze ona egiten dute proposamenaren antolatzaileek, 150 bat lagun bildu baitzituzten urriaren 1 eta 2an burututako ekitaldiek.

Zikloaren ezaugarrietako bat gai aniztasuna aipa daiteke; hamar hitzaldietan Euskal Herriko historiaz, etnologiaz, hizkuntzaz eta arropa tradizionalaz mintzatu ziren adituak. Mintzaldiak bukatu eta gero, eta nobedade gisa, bost liburu zozketatu ziren publikoaren artean. Horrez gain eta euren presentzia eskertzeko, UNLPko bereizgarriak oparitu zitzaizkien hizlariei eta La Platako Euzko Etxeak oroigarri berezi bat eskuratu zion Enrique Arambururi “euskal kulturaren alde egiten duen lanagatik”.

La Platako Gogoetarako Euskal Katedraren hitzaldiak 2013 01

[Hizlarien irudiak: Jorge Beramendi, Carlos Irisarri, Pedro Beramendi, Magdalena Mignaburu eta La Platako Unibertsitateko Gogoetarako Euskal Katedraren zuzendaria,  Judith Martirena (argazkia Katedra Askea)]

Hona gauzatutako egitaraua:

Urriaren 1ean

-2014ko Udako Euskal Unibertsitatearen aurkezpena (Enrique Aramburu)
-Euskal Herriari buruzko aurkezpena (Jorge Beramendi-Carlos Irisarri)
-Euskaldunen jatorria (Jorge Beramendi)
-Euskara eta euskal literatura (Carlos Irisarri)
-Euskal Etnología (Rosario Naya)

Urriaren 2an

-Euskal Historia, antzinatik gaur egun arte (Pedro Beramendi)
-Euskaldunak eta itsasoa (Luis Luquez Minaberrigaray) 
-Euskal Zuzenbidea (Enrique Aramburu)
-Euskal Herriko arropa tradizionala eta jantzi adierazgarrienak (Magdalena Mignaburu)
-Euskal Abizenak Argentinan (Jorge Beramendi)

La Platako Gogoetarako Euskal Katedraren hitzaldiak 2013 02

[Javier Clua La Platako Euzko Etxeko lehendakariak oparia eman zion Enrique Arambururi (argazkia Katedra Askea)]

Gogora dezagun hitzaldi zikloaren antolatzaile izan direla La Platako Unibertsitate Nazionaleko Gogoetarako Euskal Katedra Askea, Abokatuen Elkarteak eta bertako Justizia Saileko Funtzionario eta Magistratuen Elkartea, beti ere La Platako Euzko Etxea, Argentinako Ontzigintza Federazioa, La Plata Handiko Industria Elkartea, Argentinako UVV-Udako Euskal Unibertsitatea, Juan de Garay Fundazioa eta Euskal Echea Elkartea babesle.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia