euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

150 bat lagun bildu ziren Arrecifesko Euskaldunak Denak Bat Euskal Etxean 2010ari agur esateko

2010/12/29

Arrecifesko euskaldunek agurra eman zioten 2010ari
Arrecifesko euskaldunek agurra eman zioten 2010ari

PUBLIZITATEA

Proiektuz betetako urtea da doana, Euskaldunak Denak Bat Euskal Etxeko kideek egindako lanari esker gauzatu den proiektu urtea. Eta hori, ospatzeko arrazoi ona da. Baina hamaika proiektu eta proposamen berri ere badakarzkie urte berriak Arrecifesko euskaldunei eta hori, zalantzarik gabe, kopa altxatu eta topa egiteko beste arrazoi ezin hobea da. Eta horrela, giro alai eta zinez baikorrean eman zitzaion “agurra” 2010 urteari Arrecifesen joan den igandean: topa eginez, dantzatuz, abestuz, txalotuz eta lagunekin elkartuz.

Arrecifes, Argentina. Zenbait ekintza zeuzkaten prestatuak Arrecifesko euskaldunek urte amaierako jairako. Agian, hunkigarrienetako bat Angelica “Cusa” Etchaniz-i dantzatutako Aurreskua izan zen. Juan Ignacio Saez Abarrateguiri egokitu zitzaion dantza egiteko ohorea.

Euskaldunak Denak Bat urte amaierako jaia 2010 01

[Garrantzi handiko partaidetza izan zuten etxeko dantzariek urte amaierako jaian. Hemen helduak Fandangoa dantzatzen]

Ondoren gainontzeko dantzariek ere hartu zuten pista euren trebetasuna erakusteko. Kalejira batekin hasi ziren helduak, eta gero Fandango eta Arin Arin egin zituzten. Ertainek, berriz Koadrile aurkeztu zuten eta etxeko txikienak euren Fandango eta Arin Arin bertsioekin gailendu ziren.

Euskaldunak Denak Bat urte amaierako jaia 2010 02

[Taldeko ertainek irakasleekin dantzatu zuten]

Euskaldunak Denak Bat urte amaierako jaia 2010 03

[Kalejiran sartu ziren txikienak pistara]

Maral musika taldeak urteko azken kontzertua eman zuen bere herrian. Betiko abestiekin, Lau teilatu, Eperrak, Ikusi Mendizaleak, eta baita nobedade batzuekin ere – Ken Zazpiren Ilargia, besteak beste – musikari arrecifestarrek eman zioten agurra 2010 urte arrakastatsuari.

[Ilargia abestiaren bere bertsioa estreinatu zuten Maral Taldekoek]

'Argentinan Euskaraz' 20. urtemugaren urtean euskarak ere oso leku berezia izan zuen jaian. Stand bat montatu zuten antolatzaileek eta gonbidatu guztiek hortik pasatu ziren euskara pixka bat ikasteko.

Euskaldunak Denak Bat urte amaierako jaia 2010 03bis

[Teresa de Zavaleta irakaslea arduratu zen standaz]

Euskaldunak Denak Bat urte amaierako jaia 2010 04

[Ospakizunarekin bukatzeko zozketa egin zen gonbidatuen artean. Irabazleak: Maral Taldeko kideak. Saria... lagunekin partekatu behar izango duten  txerri goxo-goxoa!]

Dantzak berandu arte ikusi ahal izan ziren Arrecifeseko euskal etxean; eta musika ez zen isildu --ezta argia joan zenean ere-- ordu txikiak arte. Inguru herrietako lagunek ere hartu zuten parte joan den igandean egindako jaian, Suipacha, Buenos Aires eta Pilarrekoak, hain zuzen.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia