euskal diaspora eta kultura
2012/01/24
PUBLIZITATEA
San Fernando, AEB. 150.000 dolar eman dituen ezezagun bati esker salbatu da, momentuz, Los Encinos State Historic Park delakoa. Emariaren albistea Los Angeles Times bezalako egunkarietan agertu da egunotan. Euskal Kazeta albistari elektronikoak azaltzen duenez, parkearen barruan dagoen euskal arrantxua 1800 bukaera aldera eraiki zuten Phillippe eta Eugene Garnier anaiek. Ardiak hazten zituzten eta "Kaliforniako hegoaldeko artilik finena" egiten omen zuten, parkearen webgunearen arabera. Ez dakigu ziur euskaldunak ote ziren, baina bai inguruko euskaldunekin harreman handia zutela. Garniertarren barbakoek inguruko euskalduna asko eta asko biltzen zituzten, Nancy Zubiri kazetariaren “A Travel Guide to Basque America” liburuaren arabera.
1878an Gaston Oxarartek erosi zuen arrantxua. Oxarart Alduden jaioa zen, Iparralden, eta Argentinara emigratu zuen Kaliforniara heldu aurretik. Bera hil zenean Simon Gless ilobak jaso zuen arrantxua, eta honek bere aitaginarrebari, Domingo Amestoy euskaldunari, saldu zion. Gless eta Amestoy Oxarartekin batera heldu ziren AEBetara Argentinatik.
Parkeak urtebetez irautea lortu badu ere, bere aldeko kanpainak aurrera darrai, epe luzerako finantziazioa lortzeko helburuarekin. Informazio gehiago “Save Los Encinos Historic Park” kanpainaren webgunean.
Jatorrizko berria, ingelesez, Euskal Kazeta-n, hemen.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus