euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Bere 15. urteurrenean, 2013ko Argentinar Mus Txapelketa eratuko du abuztuan Saladillon Itxaropena EEak

2013/06/24

Argentinako Mus Txapelketa Macachingo 'Euzko Alkartasuna' Euskal Etxean (argazkiaEE)
Argentinako Mus Txapelketa Macachingo 'Euzko Alkartasuna' Euskal Etxean (argazkiaEE)

PUBLIZITATEA

Urtero bezala aurten ere Mus Txapelketa Nazionala egingo du Argentinak . Hitzordua abuztuaren 17, 18 eta 19an izango da eta lehiaketak Txileko Mundialera joango diren ordezkari argentinarrak hautatuko ditu. Lehiaketaren XXXV. edizio hau Buenos Aires probintziako Saladillo hirian izango da, bertako Itxaropen Euskal Etxea antolatzaile. Ekitaldia euskal erakundearen 15. urteurren programaren baitan gauzatuko da eta vaucherrak ordaintzeko epea abuztuaren 9an bukatuko da.

Saladillo, Argentina. Euren trebetasuna eta zortea neurtzeko aukera izango dute Argentinako muslariek abuztuaren 17, 18, 19an Saladillon egingo den Mus Txapelketa Nazionalean. Ekintzak helburu argi bat du: Txilen jokatuko den Mundu Txapelketarako ordezkari argentinarrak hautatzea. Euskal etxeak programa oparo batekin jasoko ditu jokalariak, eta partidak garatzeko baldintza onenak bermatzeaz gain, proposamen gastronomikoak eta musika eta dantza ikuskizunak ere eskainiko dizkie bisitariei.

Erakundearen 15. urtemugako ekitaldien artean burutuko den Mus Txapelketa Nazionalak, programa honi jarraituko dio:

Abuztuaren 17an

-09:00etan, harrera euskal etxeetako ordezkariei
-09:30etan, gosaria
-11:00etan, ordezkarien bilera
-13:00etan, bazkaria “Los Robles” aretoan
-15:00etan, Txapelketa Nazionalaren hasiera
-15:30etan, Txapelketa paraleloaren hasiera
-21:30etan, afaria “Los Robles” aretoan. Udaleko Tango Tailerreko kideen emanaldia

Abuztuaren 18an

-10:00etan, Mus Txapelketa ofiziala eta Txapelketa paraleloko partidak
-13:00etan, bazkaria “Los Robles” aretoan
-15:00etan, Mus Txapelketa ofiziala eta Txapelketa paraleloko partidak
-21:30etan, afaria “Los Robles” aretoan. Udaleko Folklore dantza taldearen emanaldia

Abuztuaren 20an

-10:00etan, Lehiaketa Nazionaleko finalaurrekoak
-11:30etan, Lehiaketa Nazionaleko finalak
-13:00etan, bazkaria eta sari banaketa “Los Robles” aretoan
-15:00etan, agurra

Prezioari dagokionez, lehiaketan parte hartuko duten euskal etxeen kasuan, voucherra 600 dolarrekoa izango da. Laguntzaileena berriz, 1300 pesokoa bi pertsonarentzako hoteleko geletan eta 1200 pesokoa hiru pertsonarentzako geletan. Hala ere, antolatzaileek jakinarazi dute prezio hauek alda daitezkeela erreserbak garaiz ordaintzen ez badira. Dirua bidaltzeko epea abuztuaren 9an bukatuko da eta datuak (izena, NAN, euskal etxea eta telefono zenbakia) silvinabordenave@yahoo.com.ar helbide elektronikora bidali behar dira.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia