Macachin, Argentina. Macachinen sortutako programa da 'Argentinan Euskaraz', egun ‘Euskara Munduan’ gisa ezagutzen duguna; eta euskara eskolak beti bertako Euzko Alkartasuna euskal etxearen aukerako parte izan badira ere, gorabehera batzuekin, azken boladetan ez zen propio klaserik ematen, dantza klaseen barruko oinarrizko irakaspen praktikorz aparte. Egoera hori joan den astean aldatu da hamabost ikaslek ikasteari ekin baitiote, remotoan, Buenos Airesko Euskaltzaleak Euskaltegiaren On Line ikastaroari esker. Ikasleek, beraz, ordenagailu aurrean ikasten dute, baina horren osagarri aurrez-aurreko klaseak ere badauzkate, Macachingo Marigen Mujica irakaslearekin, hain zuzen.
Euskal Etxetik buletin honi azaldu zaionez, “Euskarak beti izan du lekua Euzko Alkartasunako ekintzetan eta dantza klaseetan, hitz eta esamoldeak beti irakatsi izan baititugu, egin genituen gauzei aplikatuta. Orain propio dira euskara ikasteko klaseak, oinarrizko mailan, eta astero. 13 eta 75 urte arteko ikasleak bildu zaizkigu”.
Joan den astean hasi ziren eskolak, baina Euzko Alkartasunatik adierazten dute izena emateko epeak zabalik segitzen duela (ikus helbidea).
Marigen Mujika irakaslearekin batera Tomas Vicente ikasle aurreratua arituko da laguntzaile.