euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

15.000 pertsonatan igo da euskaldun kopurua Euskal Autonomi Erkidegoan 2006tik 2011ra

2013/07/22

EUSTATek egin duen ikerlaneko grafikoa
EUSTATek egin duen ikerlaneko grafikoa

PUBLIZITATEA

Euskadiko hamar pertsonatik seik baino gehiagok euskarazko ezaupideak ditu, hala adierazten du EUSTATek “2011ko biztanleria eta etxebizitza zentsua” txostenean. Ikerketa honek 2006tik 2011ra 14.400 lagun gehiagok euskaraz hitz egiten dutela islatzen du, eta “ia-euskaldunen” kopurua 82.600 pertsonatan igo dela. Pertsona euskaldunen lurraldearen araberako azterketa eginez gero, 2011n Gipuzkoa mantendu da euskaldunen kopuruaren ehuneko handiena duen lurralde gisa, eta hari jarraiki, Bizkaia eta Araba.
Donostia-San Sebastián. Aipatu esparruko euskal biztanleriaren %62,8-ak euskarazko ezaupideak ditu, horrek 3,33 puntuko igoera ekarri du 2006tik 2011ra. EUSTATek “2011ko biztanleriaren eta etxebizitzen zentsua” txostenean adierazi duenaren arabera, Gipuzkoako lau lagunetik hiruk euskarazko ezaupideak ditu, Bizkaian bostik hiruk eta Araban bitik batek.

Azterlan honek 2006tik 2011ra bitartean 14.400 euskaldun hiztun gehiago daudela islatzen du, eta “ia-euskaldunen” kopurua 82.600 pertsonatan igo dela. “Ia-euskaldunak” euskara ondo ulertzen dutenak baina hitz egiterakoan arazoak dituztenak dira. Donostia euskaldunen eta ia euskaldunen ehunekoa handitu duen hiriburu bakarra da. Bilbok aldiz, 1,3 puntuko jaitsiera izan du euskaldunen kopuruari dagokionez eta 4,3 puntuko igoera “ia-euskaldunen” kasuan. Azkenik, Gasteizen euskaldunen kopurua jaitsi egin da eta “ia-euskaldunena” igo (%22,5 eta %26,1 dira hurrenez hurren).



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia