Santiago, Txile. Eskuragai dago jadanik sareetan eta buletineko blogean —Euzko Etxeko lehendakari ere baden— Ignacio Bastarrica zuzendari duen eta Maria Angelica Carrasco editore duen 'Berriketari' buletinaren 140. zenbakia. Atala editorearen hitzekin hasten, ohi bezala, da eta aurreko zenbakien ereduari jarraituz hiztegi labur bat ere badakar hasieran, eguneroko bizitzan maiz erabiltzen diren esaldiekin, euskaraz eta gaztelaniaz. Aurreko hilean gertatutakoak bilduz kaleratzen da, beraz ekainaren 10eko data daraman honek maiatzean gertatutakoak jasotzen ditu gehienbat.
Jasotakoen artean, beraz, maiatzean zehar Santiagoko Euzko Etxearentzat garrantzi berezikoak izan diren ekintza eta jardueren testu eta argazkiak topatuko dituzte irakurleek. Tartean, konparazio, Gatibu musika talde euskaldunak Euzko Etxeko “Ramón de Muguruza” aretoan eskainitako kontzertuaren berri. Errezitala musikari bizkaitarrek Uruguai, Argentinan eta Txilen barrena egindako ‘Amerika subtropikala” biraren baitan antolatu zuen Euskal Etxeak, publiko ugari lagun.
Batzorde berritua
Kirolari dagokionez, Trinketeko Hego Amerikako Txapelketako emaitzak ere badakartzak buletinak. Maiatzaren 21etik 25era Buenos Airesen jokatutako lehiaketan silarrezko dominak irabazi zituzten pilotari txiletarrek, esan nahi baita Julian Stabonek-Esteban Romerok eta Rosario Valderramak-Maritxu Bastarricak osatutako bikoteek. Emilia eta Julieta Dominguez ahizpak, gainera, laugarren lekuan geratu ziren euren kategorian.
Baina bozkak ere egin ziren maiatzean Euzko Etxeko 2024-2025 eperako gidaritza erabakitzearren, eta hona nola geratu Batzordea:
- Lehendakari: Ignacio Bastarrica M.
- Lehendakariorde lehena: Juan Carlos Lago Z.
- Lehendakariorde bigarrena: Michel Sallaberry A.
- Idazkari: Zita Solas A.
- Idazkariorde: Carlos Gurruchaga S.
- Diruzain: María Angélica Cofré U.
- Diruzainorde: Juan Mendiburu A.
- Zuzendari liburuzaina: Pedro Oyanguren C.
- Batzordekide zuzendaria: Juan Antonio Narvarte L.
‘Berriketari’ hilabetekariak hamazazpi urte daramatza kalean eta gaur egun formato digitalean irakur daiteke:
- ABuletinaren blogean: https://berriketari.blogspot.com-en
- Euskal Etxearen Facebook kontuan