Buenos Aires, Argentina. Bere 125. urtebetetzera iritsi da aurten Argentinako Centro Vasco Frances-Iparraldeko Euskal Etxea. Urtea, tamalez, erabat ezohikoa ari da izaten, COVID-19ak ekarri duen egoera zalantzakoia medio. Baina mende luzeko ibilbidea ospatzen segitzeak beti merezo du eta Norma Rios buru duen Elkarteko Kultur Azpibatzordeko kideek argi daukate, ospatuz, gainera, zaintza-neurriak funtsezkoak dituen egoera berrira egokitutako ekimen batekin, izan ere idazleen artean jadanik klasiko bat den IEEaren Nazioarteko Literatur Lehiaketaren edizio berri batekin.
Nazioarteko Literatur Lehiaketaren VI. edizioa 18 urtetik gorako idazleei dago zuzenduta, gaia ‘Zirrarak’ da eta lanak bidaltzeko epea irailaren 25ean bukatuko da. Narrazioek 70 lerro izango dituzte gehienez eta concursocuentosiparralde@gmail.com helbidera behar dira bidali (oinarriak, hemen).
Lehenengo hiru saridunek domina eta diploma bana jasoko dute eta laugarren eta bosgarren postuetan geratzen direnek diploma. Sariez gain, aipamen bereziak ere emango ditu epaimahaiak, izan ere literatura eta euskal kulturaren arloko erreferenteak partaide, hala nola Mikel Ezkerro irakaslea, Rosa Misciagna itzultzailea, eta Carlos Bordagaray ingeniaria. Emaitzak urriaren 30ean jakinaraziko dira eta sari-ematealdia datorren urtean izango da (data garaiz jakinaraziko da).
2020a, Sorgin afari gabeko urtea
Berri honekin batera eta tristura handiz, Iparraldeko Euskal Etxeko Kultur Azpibatzordetik konfirmatu digute aurten ez dutela egin ahal izango normalean San Juan gauaren inguruan gauzatzen duten urteroko Sorgin Afari hitzordu ezaguna. Animo lagunok! Datorren urtean ospakizun bikoitza egingo dugu-eta!