euskal diaspora eta kultura
2011/02/25
PUBLIZITATEA
Ayacucho, Argentina. Bi asteburutan burutu dira Ayacuchoko 'Euskal Odola' Euskal Etxeko 7. urtemugako ekitaldiak. Izan ere, otsailaren 19an eta etxeko egoitzan bertan egindako afari batekin bukatu ziren. Afariaren aurretik, euskal etxeko kideek FEVAko ordezkariekin batera prentsaurreko bat eskaini zieten Ayacuchoko hedabideei. Testu-inguru honetan, euskal etxeak egiten duen lanari eta aurtengo proiektuei buruz mintzatu ziren 'Euskal Odola'-koak.
[120 bat lagun bertaratu ziren 'Euskal Odola' euskal etxera urtemugako afarian parte hartzera]
Komunikabideekin elkartu ondoren, urtemugako afaria hasi zen EEko lehendakariaren ongi etorri hitzekin. Fermina Mariezcurrenak etxeko kideen poza eta gizatalde euskaldunarekiko engaiamendua azpimarratu zituen bere berbetan. Ondoren, Ricardo Basterrak gonbitea eskertu zuen, eta ondoren euskal etxeko eta federazioko ordezkariek opariak eman zizkioten elkarri.
[Sebastian Colavita eta Graciela Calo tango dantzariek nazioarte mailako ikuskizuna eskaini zuten]
Afarian 120 lagun bildu ziren, etxeko egoitza beteaz. Gaua dotoretasunez janzteko, nazioarte mailako bi artistek euren ikuskizuna eskaini zioten bildutako jendeari. Sebastian Colavita eta Graciela Calo tango dantzariek musikaz eta trebetasunez bete zuten Euskal Etxearen areto nagusia.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus