euskal diaspora eta kultura
2012/10/05
PUBLIZITATEA
Mar del Plata, Argentina. Arrachea-Arrechea-Amorena sendiak hirugarren topaketa egingo du igande honetan Mar del Platan. Antolatzaileetako batek, Maria Marta Arracheak, EuskalKultura.com-i agertu dionez, dagoeneko 120 lagundik gora baieztatu dute bertan izango direla. Argentinako hainbat herritik etorriko dira partehartzaileak, hala nola Gral. Madariaga, Balcarce, Maipu, Adolfo Gonzalez Chavez, Labarden, Pergamino, La Plata, Buenos Aires, Tandil, Bahia Blanca, Tres Arroyos, La Pampa, Gral. Lavalle, Misiones, Mar del Ajo edo Guamini.
Familiaren jatorria Baztango Irurita herrian dago. Bertan bizi ziren Juan Bautista Arrrechea eta Ana Maria Amorena senar-emazteak. Euren bi semek. Juan Mateo eta Juan Cruz Arrechea Amorenak, Argentinara emigratu zuten XIX. mendearen bukaera aldera eta eurek hasi zuten sendiaren adar amerikarra. Denboraren poderioz, zenbait kasuetan Arrechea abizenaren idazkera aldatu egin da eta horregatik gaur egun senitarteko batzuk Arracheatarrak dira.
Juan Mateo eta Juan Kruzen ondorengoak 2010ean bildu ziren lehen aldiz, Tandilen egin zen topaketa jendetsuan. 250 lagundik gora izan ziren bertan, eta askok lehen aldiz ezagutu zuten elkar. Emozioz betetako topaketa izan zen; harrezkero familiak ez du huts egin eta urtero egin dira bilkurak. Iazkoa Gral. Madariaga herrian egin zen eta aurtengoa, hirugarrena, Mar del Platako Club Quilmes-en egingo den bazkariarekinn ospatuko da.
Informazio gehiago, sendiak Facebook-en sortu duen taldean: Fiesta de la Flia. Arrachea Mar del Plata 2012 (talde itxia da eta parte hartzeko taldean onartzea esaktu behar da).
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus