euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

12 urte bete dira EHko Arrasate eta Argentinako Sunchales senidetu zirenetik, kooperatibismoa lokarri

2019/03/04

Sunchalesko ordezkaritza bat Arrasaten bisitari 2016an, Maria Ubarretxena Arrasateko alkatearekin
Sunchalesko ordezkaritza bat Arrasaten bisitari 2016an, Maria Ubarretxena Arrasateko alkatearekin

PUBLIZITATEA

Sunchales, Argentina. Bakoitzak bere eremuan kooperatibismoarekin daukaten harreman eta lotura bereziek elkartu zituzten bi hiriok eta senidetasun harremanean jarri, bat Gipuzkoan, Euskal Herrian, eta Argentinan bestea, Santa Fe probintzian. Joan den asteartean, otsailaren 26an, bete dira 12 urte harreman hori ofizialki sinatu zenetik Arrasaten, Sunchaleseko alkatea eta ordezkaritza zabal bat bertara bidaiaturik, aurretiik ere Arrasateko udal ordezkaritza bat eta kooperatiben munduko ordezkariak ere Sunchalesera bidaiatu ostean.

Udalerrien arteko senidetasun edo ahaidetze harremanak baliabide ederra suerta daitezke Euskal Herriko eta Diasporako harremanak sustatu eta indartzeko, izan ere harreman sustatu honek hiri edo herri horietako biztanleei lege-marko bat ematen baitie hirietako bakoitzak bestearentzat erakargarri eta ikasgai izan ditzakeen gai eta alorretan sakontzeko eta gai horietaz arduratzen diren gazte eta ez-gazteei aukera berriak emateko elkarren berri izan eta elkarrengandik ikasteko, bateko eta besteko herritarren bizimodu eta aurrerabidea sustatu eta lagunduz.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia